- ERREPORTAJEA. Konfesatzeari uko egin zion Segundok. Ezkabako ihesean hildako Segundo Hernandez gasteiztarraren gorpua identifikatu dute Nafarroan. Bere senidea den Lander Garcia memoriaktibistarekin hitz egin du ALEAk. Ezkabako espetxetik ihes egindako ia 800 presoetako bat zen Hernandez, eta beste bi iheslarirekin batera hil zuten frankistek 1938an.
- PROTAGONISTA. Eduardo Moreno San Pedro, musikaria: "Sormena izanez gero, kontserbatorioa ez da zure tokia izango". Musikak pertsona hobea ez zaituela egiten sinetsita dago musikaria, baina gero eta "indibidualistagoa" den gizarte batean musika bandek komunitatea ehuntzeko duten garrantzia ere azpimarratu du. Musika klasikoaren mundua kanpotik igartzen dena baino hertsiagoa dela azaldu du; hori dela eta, pozik dago Guardiako bere lanpostuak ematen dion "askatasunagatik".
- IRUDITAN. Herrien eta landa eremuaren heriotza irudikatu dute.
- ZAINTZA. "Egoera larriaz" ohartarazi dute. Arabarren zahar egoitzan gertatzen ari denaren inguruko alarma piztu du zaintza Araba elkarteak, senideek eskatuta. "Tratu txarrak" eta "zaintza kalitate eskasa" aipatu ditu. Ikuskapena agindu du aldundiak.
- ZERGAK. Nabarmen igoko da zabor tasa. Gasteizko udal gobernuak zergak %6,34 igotzea proposatu du. Horren baitan, zabor tasaren igoera handia aurreikusi dute, batez beste %80koa. EH Bildu eta Elkarrekin prest daude negoziatzeko.
- NATURA. Apalak, baina bizi-bizirik. Euskal Herriko eta bereziki Arabako Errioxako floraren egoera zertan den azaldu du hitzaldi batean Amador Prieto botanikariak. Inguruarekin mantentzen dituzten harremanak azpimarratu ditu adituak.
- ARKEOLOGIA. Putzu sakratua, Espejon. Erromatar berantiarreko bost ontzi eta animalien dozenaka hezur zati topatu zituzten 2020an Las Ermitas aztarnategian. Putzu sakratu bat desakralizatu nahi izan zutela ondorioztatu dute adituek.
- TEKNOLOGIA. Jon Serrano, Altxa Burua Okondo: "Sakelakoaren erabileran guk ere eredu izan behar dugu". Teknologia "modu egokian" erabiltzearen aldeko taldea da Altxa Burua; besteak beste, nerabeei Interneta duten telefonoak beranduago ematea eta ikastetxeak sakelakorik gabeko espazioak izatea nahi dute.
- IRITZIA. Edu Zelaieta Anta, Zuriñe Rodriguez eta Ander Makazaga.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Irailaren 27tik urriaren 3ra