Foru garraioa doakoa izango da igandean

Erredakzioa 2024ko ira. 16a, 11:56

1,4 milioi pertsonak baino gehiagok erabili ditu Alavabus lineak aurtengo lehenengo zortzi hilabeteetan. Argazkia: Alavabus

Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dute Autorik gabeko Europako Eguna ospatzearekin batera.

Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko, igandean, irailaren 22an, doakoak izango dira bidaiari guztientzat hiriarteko autobus lineetako bidaiak. Alavabusen 1-16 lineak, Araba erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako kontzesioetan bilduak; 18. eta 19. lineak, Gasteiz Miranda Ebrorekin eta Durangorekin lotzen dutenak; eta lurraldeko landa herrigune txikiei zerbitzua ematen dieten eskualdeko garraioaren linea guztiak izango dira doakoak.

"Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu norberaren autoaren alternatiba gisa, Europan mugikortasunaren alde ezarritako politiken ildotik, bai eta arabarrei zerbitzu hori ezagutarazteko eta garraio hori ohikotasunez erabiltzen dutenei aintzatespena egiteko ere", adierazi du Mugikortasun Jasangarriaren diputatu Jon Nogalesk. Azaldu duenez,  %14tik gorakoa izan da 2024ko urtarriletik abuztura bitartean Alavabus eta eskualdeko garraioaren lineetan erabiltzaile kopuruak izan duen gorakada.

1,4 milioi pertsonak baino gehiagok erabili ditu Alavabus lineak aurtengo lehenengo zortzi hilabeteetan; horrek esan nahi du %14,8ko hazkundea izan dela 2023ko ekitaldi berberarekin alderatuta; eskualdeko garraio lineen kasuan, berriz, datuak are hobeak dira, %33ko hazkundearekin. Eskariaren igoera hori bat dator abian jartzearekin BAT pertsonalizatuan oinarritutako deskontu progresiboko sistema berria.

Bestalde, eta Mugikortasunaren Europako Asteari lotutako foru ekimenen barruan, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak irailaren 21ean, larunbata, Probintzia plazan bizikletaren erabilera sustatzeko Gasteizko Udalak antolatutako jolas ekitaldian parte hartuko du. Bertan, bizikletak osasunerako eta ingurumenerako dituen onurei buruzko informazio panelak, txirrindularientzako eta gidarientzako zirkulazio arauak eta Bizikleta Bideen Plana bilduko dira.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago