Guardia zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia ekimenari

Erredakzioa 2024ko eka. 30a, 10:10

Sare sozialetan zabaldutako irudian oinarrituta jaso dute isuna. / Argazkia: Xaloa Telebista

Gasteizko manifestazioa deitzeko, apirilaren 25ean, Altsasun, egindako prentsaurrekoagatik jaso du isuna.

Aldatu gidoia ekimeneko kide batek, 'Mozal legea' aplikatuta, isuna jaso berri du Altsasun egindako prentsaurreko batean legeak onartutako jende kopurua baino gehiago elkartu izanagatik. 

Zehazki, Guardia Zibilak adierazitakoaren arabera, Twitter bidez argitaratutako txioetan arakatzen ibili ostean, aldez aurretik baimenik eskatu gabe, 22 lagun elkartu izana leporatu diote Aldatu Gidoia ekimeneko kideei; legeak gehienezko kopurua 20 lagunekoa dela adierazten du.

Altsasun egidako prentsaurreko horretan, Aldatu Gidoia mugimenduko ordezkariek ETBren sorrerako «ilusioa eta asmoa» berreskuratzeko beharra aldarrikatu zuten; eta horrekin batera, maiatzaren 18an Gasteizen egitekoa zen manifestazioarekin bat egiteko deialdi egin zuten.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago