Saretzen

Arabarrek maite dituzten maskotak

Erredakzioa 2024ko eka. 18a, 08:00

Etxeko animalien azterketa egin dute EITBk eta Tokikom-ek. Argazkia: PHOT.OK

Zein dira txakur arrazarik ohikoenak herrialdean? Zer izen jartzen diete arabarrek etxeko animaliei? Non daude zaintzarako eta artzaintzarako txakur gehien? Non ehizarako txakur gehien?

Etxeko animalien azterketa egin berri dute Tokikomek eta EITB taldeetako hedabideek, modu bateratuan, EAEko eta Nafarroako Animaliak Identifikatzeko erregistro orokorrak  iturri hartuta. Saretzen datu kazetaritza lantzea helburu duen lankidetza proiektuaren hirugarren saiakeran banketxeen dentsitatea aztertu zen; eta laugarren honetan Hego Euskal Herriko maskoten inguruko datuak aztertu dira, batik bat txakurren ingurukoak, horiek baitira maskota gisa gehien erabiltzen diren animaliak, eta baita eremu publikoa gizakiarekin partekatzen duten gizakiak ere. Izan ere, Hego Euskal Herrian bost etxetik batean txakur bat dago, eta Araban lau etxetik batean.

Gure aldetik, ALEAn, Arabako datuen azterketa zehatza egingo dugu aste honetako aldizkarian, eta alea.eus webgunean kuadrilla eta udalerri bakoitzeko xehetasunak ere plazaratuko ditugu: txakurren erabilera (konpainia, ehiza, zaintza, artzain txakurrak); umeak baino txakur gehiago dagoen; Araban ohikoenak diren txakurren eta katuen izenen rankinga; eta Araban ohikoenak diren txakurren arrazak. Gainera, Saretzen proiektuaren lanketatik eratorritako datuak behar bezala aztertzeko eta emandako zenbakiak osatzeko, Carlos Garcia antropologoaren laguntza ere izan du ALEAk.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago