- ERREPORTAJEA. Bankuek erdira murriztu dute bulego kopurua. Azken hamabost urteetan bankuek 186 bulego kendu dituzte Araban. 2008an 338 ziren; iaz, berriz, 155. Banketxe gehienak Gasteizen galdu dira, baina ia-ia bulegoen erdia desagertu da gainerako lurraldean ere. Herrietan mantentzen diren bulegoetako askok, gainera, ordutegi murriztuak dituzte.
- ELKARRIZKETA. Igor Elortza, bertsolari eta sortzailea: "Adina ere badugu jada lizentzia batzuk hartzeko". Urte eta erdiko ibilbidea eginda, agur esatera dator Igor Elortza eta Rafa Ruedaren 'Anonyme Popular' proiektua. Maiatzaren 31n kontzertua emango dute Jimmy Jazz aretoan.
- ALDATU GIDOIA. Gidoia "iraul" dadin, protesta. Ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak ezartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari larunbatean Gasteizen, 'Aldatu gidoia euskararen alde!' goiburu duen mobilizazioan.
- IKUSGUNE. Kontzientzia maila handiagoa. Behatokiak VII. txostena argitaratu du sexu orientazioaren eta genero identitatearen aurka Araban izandako gertakariez. Erasoek gora egin badute ere, positiboki baloratu dute salatzeko ohiturak sendotu izana.
- OSASUNA. Maila guztietan, langileen faltan. Txagorritxuko larrialdietako zerbitzura iristen diren kasu larrienak behar bezala artatzeko berariazko talde bat osatzea eskatu dute erizainek. Lan egoera "oso kaskarra" dela esan dute.
- ARTEA. Basterretxea, luze-zabalean. 'Nestor Basterretxea. Artxiboa' erakusketan zirriborroak, oharrak, proiektu zinematografikoak, eskultura publikoen eta diseinu industrial eta grafikoen proiektuak, eta proposamen arkitektonikoak bildu dituzte.
- ERAGITEKO JANZTEN. Iraitz Perez de Goldarazena, Oreka IT: "Erdigunean jarri behar da euskara, enpresetan ere bai".
- IRITZIA. Hasier Arraiz, Itziar Rekalde, Emaize eta Edu Zelaieta Anta.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Maiatzaren 17tik 23ra