- ERREPORTAJEA: Bi itzal, bi argi. Gasteizko okin baten bi alabak Afrikako Ekuatore Gineako Elobey Chico uhartean egin zuten lan meteorologiko aitzindaria ezabatu izan du esploratzaile gizonezko zuriak goratzeko idatzitako historiak. Isabel eta Manuela Urkiola ahizpen ekarpen zientifikoa berreskuratu dute azken urteetan New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko eta Extremadurako Unibertsitateko irakasleek. "Ez dituzte inoiz aintzat hartu".
- ELKARRIZKETA. Maria Goirizelaia antzerki zuzendaria. "Ekoizpen formulak birpentsatu behar ditugu antzerkian". Azken urteetan Euskal Herriko antzokiak bete dituzten lanen artean, podiumean dira Maria Goirizelaia zuzendariaren obrak. Besteak beste, 'Altsasu', 'Nevenka', 'Harri, orri, ar' edo egokitzapen onenaren Max saria jaso duen 'Yerma' eraman ditu oholtzara. 'Festen' ospakizun basatiarekin dator orain Gasteizera.
- EUSKARA. "Utzikeria" eta "borondate falta". Egitasmoaren inguruan izandako azken tirabira eta atzerapenak tarteko, 2012an Gasteiz Antzokia sortzeko plataforma berrabiatu du euskalgintzak, antzokia "behin betikoz errealitate" bihurtzeko.
- ALEAKIDE. Ohiko tratamenduez harago. Paziente bakoitza "bakarra" da, eta horregatik tratamendua ere lagun horren araberakoa izango da Idoia Gallastegi klinikan; fisioterapia, osteopatia eta akupuntura osagarri izan daitezke behar horretan.
- ERAGITEKO JANZTEN. Nerea Martinez, Aldaiaberri guraso elkartea. "Euskaraz gain, beste hamabost ama hizkuntza ditugu".
- IRITZIA: Oihan Txabarri, Mati Iturralde, Andez Makazaga eta Edu Zelaieta Anta.
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA + ZOZKETAK
Maiatzaren 10etik 16ra