AURRERAPENA

Artzikirola eta Aitor Zerain, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko api. 4a, 13:45

ALEAren 406. zenbakian: Artzikirola, Aitor Zerain abenturazaleari elkarrizketa eta beste gai asko.

Sakonean. Artzikirola:Artziniegatik mundura.Hiru kirolen nahasketatik sortu zuen artzikirola Jose Ramon Rey artziniegarrak. Ideia hori munduko toki askotara zabaldu da orain. Honezkero hainbat sari eta aitortza jaso ditu, kirolean aniztasuna eta balore positiboen transmisioa bultzatzeagatik.

Protagonista: Aitor Zerain baso ingeniaria eta abenturazalea. 20 urte zituela joan zen aurrenekoz Perura, eta ordudanik herrialde horrekiko lilura handia garatu du Zerainek. Hainbat aldiz bueltatu da bertara, eta herrialdean grabatutako materialekin dokumentalak editatzen ari da denbora librean.

Amiantotik salbu nahi dute Agurain. Aguraingo 800 instalazio edo eraikin publiko eta pribatu inguru aztertuko dituzte. Lanaren emaitzak ekainaren erdialdean ezagutzea espero dute udal agintariek.

Hitzarmen falta aisialdian. Bi eguneko greba egin dute aisialdiko eta animazio soziokulturaleko sektorean lan egiten duten azpikontratatutako beharginek. Lan hitzarmenaren negoziazioan ez dago akordiorik.

"Hilzorian" utzi dute Antzokia. Lazarraga elkarteak "kezka izugarriz" eta "harridura handiz" hartu du Gasteizko Udalak 112.817 euro itzultzeko egindako eskaria. Udalari egotzi diote kulturgunea martxan jarri ez izana.

Amaia Lasaga, AEK Gasteiz "Oso erraza da euskara ezagutu gabe bizitzea"

SEXUALITATEA. Emaize, 'Erotismoa non?'.

IRITZIA. Mitxel Elortza eta Cira Crespo.

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Apirilaren 5etik 11ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide