Aurrerapena

Korrikaren inguruko berezia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 13:00

ALEAren 404. zenbakian, 23. Korrikaren ale berezia: ibilbidea, Asier Diaz Korrikaren Arabako arduraduna, AEK eta ALEAren arteko hitzarmena, Korrika Txikia, Azterketak Euskaraz mugimendua, unitate didaktikoak, Korrika munduan, ipuin lehiaketa...

  • 23. Korrika
    • Sarrera. Danbadaka bihotza eta oinak: Gure artean da berriro ere euskararen aldeko lasterketa maitatuena. Aurten bai, Arabako Errioxa izango du geralekuen artean Korrikak, eta ohi bezala, jende askoren txaloen artean ibiliko da Gasteizen lau ordu luzez. Udalerri ugari albo batera utziko ditu, ezinbestez, Araban egingo dituen 261 kilometroetan.

    • Ibilbidea. Arabako eta Gasteizko ibilbideen mapak.

    • Elkarrizketa. Asier Diaz Arnaiz, Arabako Korrikaren arduraduna: "Ez gara pribilegioez ari, hizkuntza eskubideez baizik". Korrikarekin batera, Harro herri leloa ozen sartuko da hilaren 18an Araban; "euskaraz bizi nahi dugula" harrotasunez aldarrikatzeko deia egin du Asier Diaz lurraldeko koordinatzaileak. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Hitzarmena. Eskutik helduta, are estuago: Kolaborazio hitzarmena sinatu dute AEKk eta ALEAk, bi erakundeek urtez urte batera egindako lana are gehiago indartu nahian. Hedabide honek 1079. kilometroa egingo du, Lazarraga eta GEU elkarteekin.

    • Korrika Txikirako berotzen. Martxoaren 21ean, Korrika Txikia egingo dute Gasteizen. Azken kilometroa Olabide ikastolak eta Judimendi eskolak partekatuko dute; 60 urte ospatuko ditu Olabidek; D eredura aldaketa Judimendik. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren albistea.

    • Haizeak aterpea aira ez dezan. Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde urteak borrokan daramatzan mugimendua omendu du Korrikaren aurtengo dokumentalak, ikasle zein irakasleen testigantzekin.

    • Girotzen joateko ariketak. AEKren eta Ikastolen Elkartearen elkarlanari esker, kalean dira Euskal Herri osoko ikastetxeentzako 23. Korrikaren unitate didaktikoak, Haur Hezkuntzatik Batxilergora sailkatuta.

    • Mundu osoan loratzen da. Euskal Herrian ez ezik, toki askotan ospatzen dira Korrika xumeagoak, gure mugetatik kanpo ekimenaren mezua zabalduz. Batzuk iritsi berriak dira; beste batzuk benetako klasikoak bilakatu dira.

    • Aldarrikapena, kontakizun. Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa antolatu du AEKk, pertsonen egoera administratiboa edozein dela ere, euskara ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Orri bakarreko kontakizunak martxoaren 25era arte jasoko dira.
  • Beste edukiak
    • Kultura. Delikaren eskutik iritsi da euskaltegiko beiratea museora: Mikel Delika beiragile gasteiztarrak Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian zegoen Jose Arrueren beirate polikromoa ahanzturatik salbatu du; Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren parte da orain.

    • Euskara. Ahalegina bueltan etorri da: ALEAren eta Argiaren balio sozialari buruzko ikerketa plazaratu du Behategia Euskal Hedabideen Behatokiak. Jasotako euro bakoitzeko gizarteari 6,85 euro bueltatzen zaizkiola ondorioztatu dute.

    • Iritzia:
      • Rober Gutierrez, Talentuak euskaraz baleki
      • Edu Zelaieta, Harrimena lantzeko ariketak: Irauntza

    • Zozketak: Raimundo El Canastero + Kaparrak, Parral Taberna eta Florida Zinemak

    • Euskararen Agenda: martxoaren 15etik 21era

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Martxoaren 15etik 21era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago