Azaroaren 13ko manifestazio handien ostean, Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformen Koordinakundeak —Osasun Publikoa Aurrera plataforma arabarra barnebiltzen duenak—, hiru manifestazio deitu ditu martxoaren 16rako, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Arabako hiriburuko mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Bilbo plazatik.
Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde. Pribatizaziorik ez. Osakidetzako eraisteari ez lelopean, hiru hiriburuetan "kalitatezko osasun publikoa defendatzeko" deia egin dute plataformek. "Osasun arreta publiko, unibertsal eta kalitatezkoa izateko eskubidea oinarrizko eskubidea da, baina eskubide hori nabarmen urratzen ari da EAEn, bereziki lehen mailako arretaren narriaduragatik. Eusko Jaurlaritza aplikatzen ari den murrizketa eta pribatizazio politiken ondorioz, Euskadin osasun arreta egoera kritiko batera eramaten ari dira", ohartarazi dute.
"Osakidetzaren desegiteak, pribatizazioak eta murrizketek ondorio kaltegarriak dakartza, asistentzia kalitatearen narriadura oso larria, bai eta irisgarritasun arazoak ere pertsona guztientzat, bereziki egoera zaurgarrienetan daudenentzat", gaineratu dute. "Bizi izan dugu gizon baten heriotza Laudion, sendagilerik ez zuen etengabeko arreta gune batean. Horrek agerian uzten du herrialde, eskualde eta herri guztietan bizi dugun arazo estrukturala: ordutegi murrizketak, itxierak...".
EAJk eta PSEk zuzendutako Eusko Jaurlaritzari leporatu diete gizartearen eskaerei "entzungor" egitea eta "nekropolitika sanitarioa" ezarri izana. Horren aurrean, "egiturazko aldaketak" eskatu dituzte herri plataformek: "Lehen mailako arreta indartzea eta osasun sistemaren zentroan jartzea, aurrekontua gutxienez Osasun Sailaren aurrekontuaren %25era handituz eta murrizketa guztiak irauliz".
Atxikimenduak
- 24/7 Zumarraga-Urretxu
- BOPA Barakaldo
- DOPA Donostia
- DOPA Durango
- Elgoibarreko 24/7 plataforma
- Erandioko herri plataforma
- Gorbeialdeko herri plataforma
- LOPA Larrabetzu
- TOPA Tolosaldea
- Olatu Txuria Donostia
- OPA Gasteiz
- Osasun Publikoa Aurrera! Algortako herri plataforma
- Ospitalea Oheekin Orain! Gernika
- Pediatria 24H Berritz
- SOPA Sestao
- SOS Bidasoa
- ZOPA Zornotza
- Aizkardi Mendizale Elkartea
- Alternatiba
- Amaia Dantza Taldea (Lutxana)
- Amarotz Auzo Elkartea
- Ampa Mendiko Gurasoak
- Antikapitalistak
- Argitan Emakumeentzako Aholku Etxea
- Acabe Elkartea (Bizkaia eta Gipuzkoa). Elikadura-jokabidearen nahasmenduak (TCA) dituzten pertsonen eta senideen elkartea
- Gurutzetako Familien Elkartea (Barakaldo)
- Neba-Neba Emakumeen Elkartea
- Auzo elkartea: Mendialde (Barakaldo)
- Auzo elkartea: Salburua-burdinbide
- Auzo elkartea: Sansomendi Kaleartean
- Salhaketa Elkartea (Araba)
- Asunción klinikako langile batzordea
- Auzo elkartea: Gasteiz Txiki
- Auzo elkartea: Judimendikoak
- Auzo elkartea: Zazpigarren Alaba
- Babestu Araba
- Auzo elkartea: Errota Zaharra
- Auzo elkartea: Erreka Txiki
- Auzo elkartea: Salburua Burdinbide
- Auzo elkartea: Betiko Gasteiz
- Auzo elkartea: Uribe Nogales
- Auzo elkartea: Bizi Lakua
- Auzo elkartea: Ipar Arriaga
- Auzo elkartea: Kaleartean
- Auzo elkartea: Hegoaldekoak
- Auzo elkartea: Gure Auzune
- ATH-ELE
- Babestu Araba
- Barakaldoko Ahotsak
- Barakaldo Naturala
- Berazubi Auzo Elkartea
- Berri Otxoak: Gizarte bazterkeriaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataforma
- Bizi Lakua Auzo Elkartea
- CNT Gasteiz
- CNT sindikatua
- Leodile Bera Kolektiboa
- Santiago Ospitaleko enpresa batzordea
- DMD-DHE Euskadi
- Duintasuna Elkartea (Errenteria-Orereta)
- EH Bildu
- Eginaren Eginez
- ELA Sindikatua
- Emakumeok Gerraren Aurka
- Eman Eskua
- Emari Sestaoko Talde Feminista
- Eraiki - Arabako Errepublikar Ateneo Elkartea
- Errekaleor Bizirik
- Errota Zaharra Auzo Elkartea
- ESK sindikatua
- Euskal Eskola Publikoaz Harro
- Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
- Eusko Alkartasuna
- Ezker Anitza - IU
- Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa
- Euskadiko CCOO: Osasun eta Sektore Soziosanitarioen Federazioa
- FAVA
- Osasunaren Euskal Foroa
- Gasteizko Euskal Eskola publikoaren aldeko plataforma
- Gurutzetako Langileen Asanblada
- Harribeltza Elkartea
- Ibarreta Auzo Elkartea (Barakaldo)
- Iralabarri Auzo Elkartea
- Izartxo Ampa
- Arabako ESIko Arreta Espezializatuko Batzordea (Osakidetza)
- Arabako ESIko Lehen Mailako Atentzioko Batzordea (Osakidetza)
- Kakitzat
- Kukuso Taldea (Osasun Komunitarioa)
- LAB sindikatua
- Larramendi Auzo Elkartea
- Lehen Arreta Arnasberritzen
- Lutxanako Auzo Etxea
- Malen Etxea - Emakume Etorkinen Elkartea
- Medicusmundi Gipuzkoa
- Mugarik Gabe GGKEa
- Oargi Mendi Elkartea
- Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma
- Ongi Etorri Errefuxituak Araba
- Osakidetzako Langileen Sarea
- Osalde
- Osatzen - Familia eta Komunitateko Medikuntzako Euskal Elkartea
- Bizitza Duinaren Alde
- Podemos Ahal Dugu
- San Esteban Auzokide Kultur Etxea
- Sare Antifaxista
- Satorralaia Bizilagunen Mugimendua
- SATSE Euskadi Erizainen Sindikatua
- SAE sindikatua
- CGT/LKN sindikatua
- Solokoetxeko Bizilagunak Elkartea
- Sortu
- Triskari Dantza Taldea
- Ttonttor San Esteban A.K.E. (Tolosa)
- UGT Euskadi
- Zutani Elkartea