Aurrerapena

Rodrigo Cuevas, umeen harrera, Caterina Canyelles eta Alex Ruiz de Azua, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko mar. 7a, 11:00

ALEAren 403. zenbakian, Rodrigo Cuevas artista, Araban egoera berezian dauden umeak hartzeko familiak bilatzeko proiektu pilotua, Caterina Canyelles antropologoa eta 'Machismo y cultura jurídica' liburuaren egilea, eta Alex Ruiz de Azua Arte eta Lanbide Eskolako ikaslea.

  • Sakonean. Armadura emozionalak kentzeko tresnaPremia edo egoera berezian dauden umeak hartzeko sei familiaren bila ari dira AFE Sareak proiektuaren bultzatzaileak. Prestakuntza Bereziko Familia Harrera Espezializatuaren bitartez, ume hauei orainaldi eta etorkizun bat eman nahi diete, horretarako prestakuntza profesionala duten familien bitartez. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Rodrigo Cuevas, artista eta folklore akuilaria: "Folkloretik lan egiten dut, baita akuilatzetik ere; mugak jarri gabe". Abangoardiaren eta nota tradizionalen artean, Espainiako musikaren ahots garrantzitsuenetako bat bilakatu da Rodrigo Cuevas. Principal antzokian, umoretik, kritika sozialetik, ironiatik eta sentsualtasunetik eraikitako ikuskizuna eskainiko du. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.

    • Caterina Canyelles i Gamundi, antropologoa: "Estereotipo matxisten joera orokortua da epaitegietan". Prozesu judizialetan nagusi den matxismoa mahai gainean jarri du Caterina Canyelles antropologo eta irakasleak Gasteizen aurkeztu duen Machismo y cultura jurídica liburuaren bitartez. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Alex Ruiz de Azua, Arte eta Lanbide Eskolako ikaslea: "Ez dakite nolako altxorra duten esku artean". Arte eta Lanbide Eskolako ikasleek "gardentasun falta" egotzi diote patronatuari zuzendaritza berria hautatzeko prozesuan; hartutako erabakietan "pribatizazio zantzuak" ikusten ditu ikasle asanbladak. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Azpiegiturak. Urtebete barru, Armiñonetik aise: Arabako Aldundiak Armiñongo lotunearen obrak hasiko ditu udaberrian, Burgoserako noranzkoan. AP-1ean bidesariak kendu zituztenetik, arazo nabarmenak sortzen dira trafikoa handia denean.

    • Martxoak 8. Zaintzak, berriro lehen planora: Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu martxoaren 8an, Gure bizitzekin negoziorik ez lemapean. Gasteizen, 18:00etan aterako da manifestazioa, San Anton plazatik.

    • ALEAkideak. 1.110 zio bidezko norabidean: Bidezko trantsizio energetikoa aldarrikatuko dute korrikan Goienerreko kideek. Lautadako lehen kilometroa egingo dute, bertan azken urteotan proiektu erraldoi asko martxan jarri nahi direlako.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Irati IciarZaintzan irakurle
      • Gure Lopez de Arbina: Bidean elkarrekin

    • Iruditan: Martxoak 3
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (VII)
    • Zozketak: Arabako Bertsolari Txapelketa, Florida Zinemak, Zetak (Jimmy Jazz) eta Korrika
    • Euskararen Agenda: martxoaren 8tik 14ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Martxoaren 8tik 14ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago