Aurrerapena

Txani Rodriguez, Estulizko gaztelua, Memoria Gara eta Urtz, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 11:00

ALEAren 402. zenbakian, Txani Rodriguez idazle eta kazetaria, Estulizko gaztelua salbatzeko proiektua, Julen Diaz de Argote arkeologo eta Memoria Gara elkarteko presidentea, eta Xabi Camarero Urtz taldeko abeslaria.

  • Sakonean. Gaztelu zaharra, etorkizun bila. Estulizko gaztelua noizbait izandakoaren itzala besterik ez da; itxura tristea duen eraikin mamua; putreen eta azkonar bakartiaren etxea. Alta, eremua berreskuratzeko plan bat martxan jarri dute, eta Erdi Aroko gaztelua hondamenditik salbatzeko eta duen garrantzia zabaltzeko proiektua garatuko dute. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Txani Rodriguez, idazlea eta kazetaria: "Paisaia kontsolagarri izan daiteke bakarrik gaudenean". Los últimos románticos nobelaren arrakastaren ondoren, La seca obrarekin bueltatu da idazle laudioarra, umetako oporraldi luzeak igaro zituen Los Alcornocales inguruari omenaldia eginez. Protagonista lehorrak eta artelatzekin amaitzen ari den gaixotasunak gidatuko dute kontakizuna Andaluziako lurretan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Julen Diaz de Argote, arkeologoa eta Memoria Gara elkarteko presidentea: "Orain, berdinen artean elkarlana abiatzeko fasea ireki behar da". Memoriagunea eraikitzeko prozesuan, Martxoaren 3ko biktimek protagonismoa izan behar dutela aldarrikatu du Diaz de Argotek. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Xabi Camarero, Urtz taldeko abeslaria: "Erantzunak gure barruan bilatu behar dira, ez kanpoan". Euskal Herriaren soinu bandaren parte izan da aspalditik Urtz taldea, eta, oraindik ere, hala izatea nahi dute, 'Esnatzean' bederatzigarren diskoarekin. Aurkezpen bira maiatzaren 3an bukatuko dute, Gasteizen. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Hasier Arraiz: Araski
      • Mati Iturralde: Mesedez, gezurrik ez
      • Jokin Cifuentes eta Bernat de Diago: Legutioko saihesbidea: bide luze baten lehenengo urratsa
      • Ander Makazaga (zinea.eus): Priscilla
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Inportanteena

    • Iruditan: Uholdeak Araban
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (VI)
    • Zozketak: Porrotx eta Marimotots, Rüdiger eta Inoren Ero Ni, eta Korrikaren material sorta
    • Euskararen Agenda: martxoaren 1etik 7ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Martxoaren 1etik 7ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago