EUSKARAREN SEMAFOROA

'Nutri-score'-a euskarara dator

Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 06:00

Jarduera bakoitzean euskara erabiltzeko aukerei buruzko informazioa emango dute ikurrek. Irudia: AIARALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUA

Euskararen "presentzia eta absentzia ikusgarri" egiteko egitasmoa abiatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Euskaldunek dituzten aukerei buruzko ikurrak erabiliko dituzte, elikagaietan bezala.

Ekitaldi edo jarduera batean euskaraz aritzeko dauden aukerei buruz herritarrei "berehalako informazioa" emateko Euskararen Semaforo izenekoa martxan jarri du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Elkarteak aurreratu duenez, semaforo horrek "praktikoa, argia eta zuzena" izatea du xede, eta, hizkuntza eskubideak bermatzeko norabidean, "euskararen presentzia eta absentzia" ikusgarri egingo ditu.

Elikagaien ezaugarri nutrizionalak adierazteko erabili ohi den nutri-score izeneko sailkapenean oinarritutako ikur sorta sortu dute, euskal hiztunak "informazioa azkar batean jaso dezan". Aisialdia, ikastaroak, mintzaldiak, kontzertuak, argitalpenak, jai egitarauak... horietan guztietan erabilgarria izatea nahi dute.

Euskara erabiltzeko aukeraz

Besteak beste, honako galderei buruzko informazioa erraztu nahi dute: "Zein ekintza da euskaraz? Eskaintza erdaraz izanagatik euskaraz mintzatzeko aukera izango. al dut?". Euskara bultzatzeaz gain, alor batzuetan "euskararen eskaintza handitzeko beharra nabarmen eta agerian utziko du ekimenak". Antolatzaile eta sortzaileei tresna erabiltzeko deia egin diete, tartean, sare sozialetan #EuskararenSemaforoa traolaz baliatuz. Tresna berria erabiltzeko argibideak, diseinuak eta adibideak eskuragarri jarri dituzte labur.eus/euskararenSemaforoa loturaren bitartez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago