Aurrerapena

Bigarren eskuko arropa eta Gasteizko briologoak, ALEAren 400. zenbakian

Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 13:00

ALEA aldizkaria 400. zenbakira iritsi da. Aste honetan, Miriam Pagonabarragak Gasteizko bigarren eskuko arroparen merkatuari buruz egindako ikerketa, eta Patxi Heras eta Marta Infante briologo gasteiztarrei elkarrizketa.

  • Sakonean. Merkeagoa delako. Arropa berrerabiltzeak ingurumenari eta oro har gizarteari ekartzen dizkien onurak alde batera utzita, bigarren eskuko arroparen erosle gehienek prezioa lehenesten dute. Miriam Pagonabarragak Gasteizko kasua aztertu du. Denden eskaintza eskasarekin batera, arropa merkearen estigmatizazioa traba dira gasteiztarrentzat. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Patxi Heras eta Marta Infante, briologoak: "Goroldioak ezin dira erraz maneiatu; ez dira batere... obedienteak". Gizakien begien aurrean ia-ia ikusezina den erreinu begetalaren barruan, are ikusezinagoak dira briofitoak. Herasek eta Infantek urteak daramatzate horiek ikertzen, eta hainbat espezie aurkitu dituzte. Baina ohartarazi dute erreleboa ez dagoela ziurtatuta. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Mendialdea. Mendialdearentzat "errespetu" eske: Mendialdea Radio egitasmoa finantzatu ahal izateko Arabako Diputazioarekin bizitzen ari diren"sufrikarioa" salatu dute. Urte eta erdi kobratu gabe egon dira, gauzatzen ez zen diru laguntza baten zain. Juanma Gallegoren albistea.

    • Literatura. Ipuingintza erdigunera dator: Ipuinaren generoa goraipatu nahi du martxoan Gasteizen ospatuko den Aldecoa jaialdiak; besteak beste, Joseba Sarrionandiak, Isaac Rosak, Ana Malagonek eta Aixa de la Cruzek parte hartuko dute saioetan.

    • Hezkuntza. Aukera berdintasuna jokoan: Matrikulazio garaian, Hezkuntza sailaren "gardentasun falta" salatu du STEILAS sindikatuak, "ezberdintasun sozialak" areagotzen dituen sistema bat sustatuz, eskola publikoaren kaltetan.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Mitxel Elortza: Harrak eta mozorroak
      • Karla Pisano: Atzeko atetik
      • Emaize Sexologia Zentroa: Sexuen heziketa
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Erroreak sinatu

    • Iruditan: Goya Sariak, Laudioko erleen gau gozoa
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (gomendioak eta asteko galdera) (IV)
    • Zozketak: Jimmy Jazz aretoa, En mitad de tanto fuego antzezlana eta Florida Zinemak
    • Euskararen Agenda: otsailaren 16tik 22ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Otsailaren 16tik 22ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide