La sociedad de la nieve pelikulak Goya gurdi bat -12 sari- eraman duen gauean, 20.000 especies de abejas arabarrarentzat ere izan da aitortzarik Espainiako Zinema Akademiaren sarietan. Zuzendari berri onenaren saria eta jatorrizko gidoi onenarena eraman ditu Esti Urresolak, erleen taldeko Ane Gabarainen sariarekin batera, antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena.
Pelikulan parte hartu duten guztiak izan ditu gogoan zuzendari laudioarrak, eta Palestina ere aipatu nahi izan du zuzendari berri onenaren saria jaso duenean: "Pelikulak gauzak izendatzearen garrantziaz hitz egiten du. Eta Gazan gertatzen ari dena izendatzeko aprobetxatu nahiko nuke: genozidio bat da, eta gure gobernuei geldiarazteko eskatu behar diegu". Jatorrizko gidoi onenarena jasotzeko bigarrenez oholtzara igo denean etxekoak izan ditu gogoan, jaialdia erlez mozorrotuta jarraitzen ari ziren herritarrentzako keinuarekin batera: "Gora Laudio! Maite zaituztet!". Ane Gabarainek, bere aldetik, 20.000 especies de abejaseko erlauntza osoa izan du gogoan, "eta eskerrak, batez ere, Estibaliz Urresola erle erreginari hain pertsonaia berezi eta maitagarria oparitzeagatik".
Arabako zinemagileen artean beste hiru zendapen zeuden, baina ez da saririk izan oraingoan. Patricia Lopez Arnaiz aktore protagonista onenarentzat izendatuta zegoen, baina Malena Alteriok eraman du Que nadie duerma pelikulan egindako lanagatik. La sociedad de la nieve pelikularentzat izan dira merezimendu tekniko guztiak, eta Izaskun Urkijo arte zuzendariak ez du aukerarik izan. Animaziozko film laburren artean, berriz, Sonia Estevez gasteiztarraren Txotxongilo filmak ezin izan du To bird or not to bird lanaren aurrean.
Estibaliz Urresola Solaguren, #Goya2024 a Mejor dirección Novel:
— RTVE Noticias (@rtvenoticias) February 10, 2024
"Es un orgullo para mí que cada vez seamos más y tengamos más fuerza para decir que #SeAcabó, que no queremos más violencia ni acoso. Ni en el cine, ni en ninguna parte"https://t.co/UKn9hSlRJA pic.twitter.com/Vb1SnUiGqG
Estibaliz Urresola Solaguren recoge el #Goya2024 al Mejor Guion Originalhttps://t.co/UKn9hSlRJA pic.twitter.com/V1RbnIKUad
— RTVE Noticias (@rtvenoticias) February 11, 2024
Ane Gabarain, #Goya2024 a Mejor Actriz de Reparto:
— RTVE Noticias (@rtvenoticias) February 10, 2024
"Quiero agradecérselo a todas las personas trans. Acercarme a través de esta película a esa realidad, a esos colectivos, a esa lucha, me ha hecho mejor actriz y mejor persona. ¡Viva la diversidad!"https://t.co/UKn9hSlRJA pic.twitter.com/8zD4Z4dC41