Aurrerapena

Rober Gutierrez eta uso mezulariak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 13:00

ALEAren 399. zenbakian, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaritza utzi berri duen Rober Gutierrez, Nicolas Xamardok Berrikanon duen hegadun mezularien usategia, Andoni Llosaren 'Naturaren hIZKItegia' liburua eta Arabako Errioxako dolareak.

  • Sakonean. Hegodun mezulariak. Mendeetan usoak erabili izan dira mezuak igortzeko. Gaur egun usozale gutxi batzuek eusten diote ohitura horri Araban, dela txapelketetan parte hartzeko edota gozamen gisa. Nicolas Xamardo usozaleak Berrikanon du usategia, eta txapelketetan parte hartzen duen arabar bakarra da. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Rober Gutierrez, Bai Euskarari Elkartea: "Gaur, Mendizorrotza betetzeko lan handia egin beharko litzateke". Bai Euskarari kanpainako estadioetako ekitaldiarekin eman zion hasiera Rober Gutierrezek 25 urtez luzatu den etapari, eta beste aro bati ekingo dio orain, aurrerantzean ere euskalgintzari lotuta. Garai berrietarako, euskararen biziberritzean, epe ertain eta luzerako adostasun eta akordio zabalak galdegin ditu. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Ekonomia. Ehunka traktore, haserrearen isla: Bi egunetako traktore martxarekin hasi dira borrokan Arabako nekazariak, Gasteiz kolapsatu arte. Europa osoko laborariek bezala, lehen sektorea "ezinbestekoa" dela aldarrikatu dute, UAGAren eskutik.

    • Martxoak 3. Hilaren 15ean eratuko dute: Martxoak 3 Memoriala kudeatuko duen fundazioaren eraketa egun horretan sinatuko dute erakunde publikoek eta gotzaindegiak. Hedabideen bidez jakin izana kritikatu du Martxoak 3 Elkarteak.

    • Zaramaga. Bideratu dituzte diru laguntzak: Zaramaga auzoko 24 eraikinetan efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko obrak egin ahal izateko 14,6 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu udalak. 358 etxebizitzari eragingo die.

    • Natura. Izkiko berba propioan: Izkiko herrietako bizilagunei egindako elkarrizketen bidez, naturari buruzko berezko berbak berreskuratu ditu Andoni Llosak. Naturaren hIZKItegia liburuan eta erakusketa batean bildu dute naturalistaren lana. Estitxu Ugarteren erreportajea.

    • Dolareak. Ardoari lotutako testigantzak: Sonsierran harrian landutako 200 bat dolare sakabanatuta daude, eta pixkanaka berriak azaleratzen ari dira. Gehienak eskualdearen mendebaldean pilatuta daude, baina adituek ez dakite zergatik den hala. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Txema Ramirez de la Piscina: Maitasun gutunak
      • Irati Marañon: True Crime
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Zuriek ez dute

    • Iruditan: Herri inauteriak
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (gomendioak eta asteko galdera) (III)
    • Zozketak: Modus Operandi, Oracle Island antzezlana eta Florida Zinemak
    • Euskararen Agenda: otsailaren 9tik 15era

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Otsailaren 9tik 15era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago