Eman gabe geratu da Henrike Knörr beka

Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 10:42
Lehen edizioan Mikel Perez eta Iker Ondartza izan ziren bekadunak. Argazkia: EUSKALTZAINDIA

2023rako proposamen bakarra aurkeztu da, baina epaimahaiak ebatzi du aurkeztutakoak ez duela deialdiaren oinarrietan adierazitakoa betetzen.

Araban euskararen erabilera ikertzeko Henrike Knörr 2023 ikerketa saria esleitu gabe geratuko da edizio honetan. Beka emateko hautagaitzak baloratzeko sortutako batzordeak aho batez erabaki du aurkeztutako proiektu bakarrak ez duela betetzen deialdiaren oinarrietan adierazitakoa. Ondorioz, 2023ko edizioa esleitu gabe uztea erabaki du. 

Gidor Bilbao, Iñaki Martinez de Luna eta Gema Lasarte adituek osatutako epaimahaiak iazko abenduan hartu zuen erabakia, eta gaur ezagutarazi da ebazpena Arabako Aldizkari Ofizialean.

Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatuta, sariak 4.000 euroko gehieneko zuzkidura du. Lehenengo edizioan bi beka eman zizkieten Mikel Perez eta Iker Ondartzari, Gasteizko gazte elebidunen hizkuntza eta Arabako euskalkia aztertzeko, hurrenez hurren. Bigarren edizioan Mikel Gartziari eta Anne Egañari eman zieten. Gartziari, hizkuntza sinesmenak eta haur eta lehen hezkuntzako irakasleen jarrerak aztertzeko. Egañari, Gasteizko guraso euskaldunen artean familia hizkuntza politikak aztertzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide