Aurrerapena

Izaskun Urkijo, Ziekoko Gaiteroak, Tuvisako lan gatazka eta inauteriak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko ots. 1a, 11:00

ALEAren 398. zenbakian, Izaskun Urkijo arte zuzendaria, Ziekoko Gaiteroen inguruko erreportajea, Asier Lopez de Sabando Tuvisako enpresa batzordeko eleduna, Zanbranako Zikoinaren Eguna eta Arabako herri inauteriak.

  • Sakonean. Lekukoa uzteko garaia iritsi zaie gaiteroei. Bizitza oso bat musikari lotuta eman ostean, erretiroa hartzea erabaki dute Ziekoko Gaiteroek. Tradizioari hertsiki lotuta izan den musika tresna honetarako espazio berriak lortu dituzte urte hauetan guztietan, bai eta gaiteroen lana duintzea eta profesionalizatzea ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Izaskun Urkijo, arte zuzendaria: "Zenbaitetan, beste pertsonaia bat gehiago dira dekoratuak". Aktore eta zuzendarientzako izaten diren loreak jaso ez arren, paperean jasotako mundua pantailara eramateko ezinbesteko lana da arte zuzendariarena. Unibertso horietako batzuen sortzailea da Izaskun Urkijo, eta lan horrengatik bere lehenengo hautagaitza lortu du Goya sarietarako. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Asier Lopez de Sabando, Tuvisako langilea: "Eskatzen ari garena ez da beharrezkoa, premiazkoa da". Hurrengo egunetan izan daitekeen akordiorik ezean, otsailaren 10ean greba mugagabea hasiko dute Tuvisako langileek. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Aurrekontuak. Akordioa erdietsi dute hiriburuan: EH Bilduren abstentzioari esker onartu du Gasteizko udal gobernuak aurtengo aurrekontua. Inoizko handiena izango da. Alderdi Popularrak eta Elkarrekin Podemosek lortutako akordioa kritikatu dute. Juanma Gallegoren albistea.

    • Zanbrana. Amiamokoei, deiadarra: Zikoinaren Eguna ospatuko dute Zanbranan maiatzaren hasieran, orain dela zortzi urte herritik desagertu ziren hegaztiak erakartzeko asmoarekin; sanblasetan agertzeko esperantza dute oraindik. Estitxu Ugarteren erreportajea.

    • Herri inauteriak. Noiz dira aurten inauteriak?: Lehenengo ilargi betearen ondorengo lehen igandea izan ohi da Pazko Igandea, eta Pazko Igandetik 40 egun atzera egin eta inauterien bukaera eguna ezartzen da. Mozorroak prestatzeko garaia da, beraz. Estitxu Ugarteren albistea.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Zuriñe Rodriguez: Euskarak min ematen dit
      • Cira Crespo: Ezustekoa
      • Itaia: Gasteizko Udalaren erabakien aurrean, indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu
      • Iñaki Carretero: Euskara ala euskaraz?
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Dingilindango

    • Iruditan: Gasteizko kabinak margotu dituzte
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (gomendioak eta asteko galdera) (II)
    • Zozketak: Lezaun Upategia, 'Mierda de Ciudad' antzezlana eta Arabako Bertsolari Txapelketa
    • Euskararen Agenda: otsailaren 2tik 8ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Otsailaren 2tik 8ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide