Aurrerapena

Enrique Bert eta Arabako kontzejuak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko urt. 25a, 19:00

ALEAren 397. zenbakian, Enrique Bert opera kritikariarekin elkarrizketa eta Arabako kontzejuetan sortutako bizikidetza arazoen eta gatazken inguruko erreportajea.

  • Sakonean. Paradisua infernu denean. Hiru kasu ezagutzen dira baina gehiago izan daitezke. Herri txikien irudi bukolikoak muturreko liskarrak ezkutatzen ditu batzuetan, eta kontzejuen gobernuan islatzen dira gatazkak, funtzionamendua blokeatuz eta oinarrizko zerbitzuak etenaz. Egun, egoera larri horietan esku hartzeko tresna bakarra epaitegiak dira. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketa
    • Enrique Bert, opera kritikaria: "Aurreiritziak antzoki atarian utzita joan behar da operara". Historia irakaslea bada ere, opera du zaletasun Enrique Bertek, eta pasio hori zabaltzen saiatzen da hedabideetan egiten dituen kolaborazioetan; aldizkari espezializatuetarako artikuluekin batera, EITBn Opera prima podcasta sareratzen du, musika lirikoa "beste ikuspegi batez" lantzeko asmoarekin. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Isurketak. Arrain ugari hilik Agurainen: Egileor ibaian kilometro bat baino gehiagoko isuri batek ehunka arrain hil dituela ohartarazi du Zadorra Bizirik plataformak, eta agintari eskudunen "erantzun falta" kritikatu du.

    • Guardia. Geologiak markatutako herria: Guardiak dituen berezitasun geologikoak aintzat hartzeko beharra azpimarratu dute Ruth Jimenez eta Alberto Bandres geologoek. Bereziki lurzorua zipriztintzen duten kalatuekin arreta berezia eskatu dute. Juanma Gallegoren albistea.

    • FotoGasteiz. Ateak itxi, gehiago zabaltzeko: Eskola presentzialak emateari utziko dio FotoGasteizek, online bidezko formazioan sakontzeko. Argazkilaritzan trebatzeko "formazioa, praktika eta erreferenteak" behar direla azpimarratu dute. Juanma Gallegoren albistea.

    • Bertsolaritza. Abian da txapelketa: Igande honetan hasiko da Izarran 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Arabako Bertsozale Elkartearen albistea.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Nerea Antia: Zerrendak
      • Iñaki Lazkano: Loroaren hitzak
      • Edu Zelaieta: Harrimena lantzeko ariketak: Gezurrak kontatu beharra

    • Iruditan: Txotx denboraldia Araban
    • IKAren lehiaketa: Egunero ikasten delako (gomendioak eta asteko galdera)
    • Zozketak: Ibil Bedi eta Liberen kontzertua, Esnearen kolorekoa antzezlana eta Mierda de ciudad antzezlana
    • Euskararen Agenda: urtarrilaren 26tik otsailaren 1era

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Urtarrilaren 26tik otsailaren 1era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago