Aurrerapena

Iraultza 1921, Artzainen Bidea, Aramaioko alkatea eta Enrique Etxazarra, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 13:20

ALEAren 396. zenbakian, Artzaintza Naturbideari buruzko Aitor Intxaurragaren dokumentala, Lier Gil de Paules eta Ane Corralejo Iraultza 1921 taldeko kideak, Asier Agirre Aramaioko alkatea, eta Enrique Etxazarra ikertzaile eta idazlea.

  • Sakonean. Artzainen bide zaharrak berreskuratuzGR-282 edo Artzaintza Naturbideari buruzko dokumentala aurkezten dabil Aitor Intxaurraga mendizalea. Arantzazuko Santutegian hasi eta bukatzen den ibilbide hau hertsiki lotuta dago Arabari, lurraldeari bira osoa ematen diolako. Egileak uste du instituzioek lan gehiago egin dezaketela bidea zaindu eta sustatzeko. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketa
    • Lier Gil de Paules eta Ane Corralejo Iraultza 1921 taldeko kideak: "Iraultza 1921 ezin da deskafeinatu; hori ez du inork aldatuko". Lier Gil de Paules (Gasteiz, 2003) 15 urterekin hasi zen Iraultzan; lehenago ondoko harmailan esertzen zen etxekoekin, futbolera baino gehiago Iraultzakoen harmailara begira pasatzen zuen partida. Ane Corralejok (Gasteiz, 1998) hamar urte darama Iraultzan, 15 urte zituela batu zen, Alaitz lagunarekin batera. Ruben Sanchezen elkarrizketa.

    • Asier Agirre, Aramaioko alkatea: "Haize errota batzuk jarrita ez dugu ezer konponduko". Energia kontsumo ereduaren inguruko "hausnarketa sakon bat" galdegin du Asier Agirre (EH Bildu) Aramaioko alkateak. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Enrique Etxazarra, ikertzailea eta idazlea: "Sinetsi nahi duen pertsona oro aise engainatua izan daiteke". Ilusionismoaren eta ustezko gertaera paranormalen arteko muga lausoa jorratu du Etxazarrak bere azken liburuan. Dioenez, historian zehar iruzurra egiteko erabili izan da mentalismoa, eta baita gaur egun ere. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Paul Bilbao, Armentia Ikastolako zuzendaria: "Hausnartzeko plaza eskaini nahi du Armentia Ikastolak". Aurrematrikulazio kanpainaren erdian, hezkuntza prozesuari buruzko jardunaldia antolatu du Armentia Ikastolak. Pantailen erabilera, osasun mentala, sexu hezkuntza eta beste hamaika gai aztertuko dituzte.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Oihan Txabarri, Publizitatean lizentziatua: 200 urte
      • Mati Iturralde, mediku jubilatua: Lorategiko utopiak
      • Ander Makazaga, zinemazalea: Fallen leaves
      • Edu Zelaieta, irulea: Harrimena lantzeko ariketak: Maila berean?

    • Sarean: #AupaItziar
    • Zozketak: Jimmy Jazz, Principal Antzokia eta Florida Zinemak
    • Euskararen Agenda: urtarrilaren 19tik 25era

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Urtarrilaren 19tik 25era

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide