NAIZ hedabideak ostiralean argitaratu zuenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak sei pertsona auzipetzea eskatu du "ongi etorrien" auziaren baitan: Antton Lopez Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia, eta Oihana San Vicente.
2020ko urtarrilean egindako Kabat polizia operazioaren harira —Guardia Zibilak lau atxiloketa egin zituen orduan, eta beste bi 2021eko uztailean—, 2016 eta 2019 urteen artean antolatutako 95 omenaldi-ekitaldirekin ETAren biktimak "umiliatzea" leporatu die Fiskaltzak, Manuel Garcia Castellon epaileari auzia prozedura laburtura pasatzeko urratsa egin dezala eskatuz. NAIZek gogora ekarri duenez, afera horren baitan hamabost pertsona inguru ikertu zituzten.
Lehen atxiloketen unean, Oihana San Vicente aguraindarra Sortuko arduradun politikoa zen Araban, eta Lopez Ruiz, Garmendia eta Altunarekin batera atxilotu zuen Guardia Zibilak 2020ko urtarrilaren 22an. Goizean Santsomendiko kuartelera eraman zuten, baina arratsalderako aske utzi zuten.
🌹 @oihanaagurain atera da Gasteizen Guardia Zibilaren Sansomendiko kuarteletik.#bakeaetademokrazia#kalerabakeairabaztera @SortuAraba @SortuGasteiz pic.twitter.com/rjGl6gYui9
— SORTU Independentziarako #Indarra (@sortuEH) January 22, 2020