Aurrerapena

Iñaki Ortiz de Villalba, Bizan zentroak, Iñigo Olalde eta Gesaltza Añana, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 10:20

ALEAren 394. zenbakian, Iñaki Ortiz de Villalba Modus Operandi eta Betagarri taldeetako abeslaria, Bizan zentroen sarearen inguruko erreportajea, Iñigo Olalde genetistak gidatutako ikerketa, eta Gesaltza Añanako andreen dohaintza baten historia.

  • Sakonean. Eskarmentua, eragiteko akuilu. Bizan sareak adinekoei zuzendutako ehunka jarduera eta zerbitzu eskaintzen ditu; zahartze aktiboa sustatu, bakardadeari aurre egin, estereotipoak borrokatu, eta belaunaldien arteko loturak sortzea du helburu Gasteizko Udalaren zerbitzu horrek. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketa
    • Iñaki Ortiz de Villalba, abeslaria: "Helburua da guk zein jendeak ondo pasatzea kontzertuetan". Urte amaiera honetan etxeko lanak pilatu zaizkio Ortiz de Villalbari Modus Operandi taldearekin zein Betagarri talde zaharrarekin. Urte asko pasata ere, oraindik kontzertuetan zirrara sentitzen duela dio, eta sentimendu hori mantendu bitartean jarraitzeko prest agertu da. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ekonomia. Arabako Errioxa nahi du Errioxak: Errioxa Jatorri Izendapenak Rioja Alavesa Wip Wine Important Person marka errekurritu du. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak aurkeztu du marka komertzial berria, herrialdeko ardoak eta kultura sustatzeko. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren artikulua.

    • Zientzia. Balkanetako historia, Arabatik: Erromatar Inperioaren parte izanda ere, anatoliar jatorria nagusi zen Balkanetan, Iñigo Olaldek gidatutako ikerketa baten arabera. Inperioa erori ondorengo eslaviarren etorrera ere berretsi du ikerketak. Juanma Gallegoren artikulua.

    • Historia. Gesaltza Añanako 150 andreen dohaintza: Errioxako Santo Domingo de la Calzadako katedrala eraikitzen laguntzeko donazioa egin zuten 333 arabarrek, XII. mendean. Emaileen erdiak Gesaltza Añanako emakumeak dira, nekazariak. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren artikulua.

  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Hasier Arraiz, irakaslea: Santos Iñurrieta
      • Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneko kidea: Poz/st Azoka
      • Emaize Sexologia Zentroa: Pornoa errudun
      • Ander Makazaga, zinemazalea: Napoleon
      • Edu Zelaieta, irulea: Harrimena lantzeko ariketak: Is the Basque Country a multicultural society?

    • Sarean: #DurangokoAzoka
    • Iruditan: Iñaki Lasari omenaldia
    • Zozketak: Florida Zinemak eta 'Lenguajes' antzezlana
    • Euskararen Agenda: abenduaren 15etik 21era

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Abenduaren 15etik 21era

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide