Aurrerapena

Greba feminista orokorra, Irati Antia, otsoa eta Eva Forest Liburutopia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 11:30

ALEAren 392. zenbakian, azaroaren 30eko greba feminista orokorrari buruzko erreportajea eta bi elkarrizketa: Arabako Pentsionistak Lanean eta Judimendiko Gazte Asanblada. Horrez gain, Irati Antia artista, Arabako otsoak eta Eva Forest Liburutopia.

  • Sakonean. Aurrenekoz, greba feminista orokorra. 2018ko eta 2019ko grebekin hasitako bideari jarraiki, greba feminista orokorrak grebaren betiko kontzepzioa gaindituko du. Mugimendu feministarena da gidaritza, eta hark jarri ditu irizpideak, baina gizarte osoaren inplikazioa eskatu dute. "Zaintzen krisia erdigunera ekarri nahi dugu, eta adostasun sozial zabala egituratu". Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Pilar Hernandez eta Ana Agirre, Arabako Pentsionistak Lanean: "Etxean egin den lana nabarmentzeko bidean jarriko gaitu grebak". Euskal Herriko pentsionisten mugimenduaren barruan, emakume pentsiodunek behar eta aldarrikapen espezifikoak dituzte, eta mugimendu feministarekin horietako asko partekatu dituzte. Zaintzak duintasunez egitea eta tratatzea da haien lehentasuna. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Izarraitz Zulueta Esteban, Judimendiko Gazte Asanblada: "Zaintzara mugatutako lan prekarioak egiten ditugu neska gazteok". Aste luzez Judimendin greba prestatzeko egindako lanaren oso balorazio ona egin du Izarraitz Zulueta gazteak, eta "gogotsu" daudela azpimarratu du. Greba zaintza lanak ikusarazteko inflexio puntua izanen dela esan du, eta ondoren borrokan jarraitu beharko dutela. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Irati Antia, artista eta diseinatzailea: "Harrigarria da Zuluetak lortu zuen boterea eta inpunitatea". Julian Zulueta Amondo esklabistaren historian bidaia egingo dute bisitariek 'Azukre beltza' esperientzia "murgiltzailean", Irati Antiak prestatutako webgunearen eta ikus-entzunezkoaren bitartez. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Natura. Otsoak ote diren ezagutzeko, DNA: Diputazioak DNA bidezko analisiak egingo ditu aberei egindako erasoen atzean otsoak, basatutako txakurrak ala hibridoak ote dauden jakiteko. Azken kalkuluek Araban 7-9 otso inguru daudela diote. Juanma Gallegoren erreportajea.

    • Indarkeria matxista. Salaketek %10 egin dute gora: 858 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa indarkeria matxistagatik salaketa jarri ondoren; horietatik bostek bizkartzain zerbitzu iraunkorra edo puntuala dute, arrisku handia dutelako.

    • Kultura. Utopiazaleen txokoa orrazten: Abenduaren 1ean irekiko ditu ateak Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak Gasteizen; kultur jardueretako gunea eta "kritikotasuna pizteko" tresna izan nahi du espazio berriak. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Mitxel Elortza, irakaslea: 3484
      • Karla Pisano, militantea: Greba sasi-orokorra
      • Iñaki Carretero, ipuin kontalaria: Pornoa
      • Edu Zelaieta, irulea: Harrimena lantzeko ariketak: Interes metak

    • Iruditan: Bizilagunak Araba 2023
    • Zozketak: Olaia Inziarte & Sara Zozaya eta Parral Taberna
    • Euskararen Agenda: azaroaren 24tik 30era

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Azaroaren 24tik 30era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago