Aurrerapena

Nerea Lekuona, klima aldaketa Arabako Errioxan eta Olatz Gorrotxategi, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 18:30

ALEAren 391. zenbakian, 'Consignas' horma irudi erraldoia aurkeztu duen Nerea Lekuona artista, klima aldaketak Arabako Errioxan duen eraginaren inguruko erreportajea, eta Olatz Gorrotxategi aktorearen antzerki dokumentala.

  • Sakonean. Muturtzera jotzen ari den eguraldiari soAzken bi urteak bereziki beroak izan dira Arabako Errioxan, eta hori arazo iturri izan daiteke eguraldiaren gorabeherei hertsiki lotuta dagoen mahastigintzarako. Aurreikuspen klimatikoen ondorioz, datozen urteetan egoera berriari egokitzeko beharra azpimarratu dute Arabako Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzutik. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Nerea Lekuona, artista: "Historia ofizialaz harago, kaleak ere bere lekua behar du". Trantsizioan ohikoak izan ziren aldarrikapenez osatutako Consignas horma irudi erraldoia sortu du Nerea Lekuonak Artiumen, garai hari buruzko memoria berpizten saiatu, berreskuratu eta, aldi berean, emantzipazio proiektu kolektiboak erreibindikatzeko asmoz. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Olatz Gorrotxategi, aktorea: "Antzerkian asko baloratzen dut egiarekin lan egitea". Memoria kolektiboan eta familiaren memorian bilatzeko prozesuaren emaitza da Gorrotxategik ondutako 43º13'44''N pieza, antzerki dokumentala. Muruako gizarte zentroan aurkeztuko du, hilaren 18an. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Suhiltzaileak. Inbertsio eske, bide judizialetik: Gasteizko suhiltzaileek parkean inbertsioak egiteko udalari erreklamatzen dizkioten 4,5 milioi euroko demanda onartu du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien laugarren epaitegiak.

    • Aurrekontuak. Negoziatu beharrean daude: Egoitzen modernizazioa, BCCren ardoaren campusa, Basque Automotive Manufacture Center zentroa eta gastu soziala oinarri dituen 666,8 milioi euroko proiektua aurkeztu du foru gobernuak.

    • Ondarea. Ezustekoa partez azaleratu da: Erdi Aroko pintura gorriak azaleratu dira Miñaogutxiko San Bizente Martiriaren elizan. Zaharberrikuntza Zerbitzuak espero du etorkizunean gehiago sakondu ahal izatea, tartean gangaren azpikoak ikertzeko.

    • Musika. Azkenaren lehenak, argitara: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Arde Bogotá dira Azkena Rock Festival jaialdian izango diren artista eta taldeetako batzuk. 2024 ekainaren 20tik 22ra ospatuko da jaialdia, Mendizabalean.

    • Bideo-kopla lehiaketa. Zazpi anfitrioi oholtza gainera: Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Andaren bertso saioarekin eta sari banaketarekin amaituko da 2023ko bideo-kopla lehiaketa. Abenduaren 3an izango da ekitaldia.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Itziar Rekalde, ipuin kontalaria: Bidaideak
      • Irati Marañon, itzultzailea: Zerrendak
      • Ander Makazaga, zinemazalea: Past Lives
      • Edu Zelaieta, irulea: Harrimena lantzeko ariketak: Ilbehera ala ilgora

    • Sarean: #Amnistia
    • Iruditan: Olarizuko auzokideak, labirintoaren kontra
    • Zozketak: 'Badon' opera garaikidea eta Parral Taberna
    • Euskararen Agenda: azaroaren 17tik 23ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Azaroaren 17tik 23ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide