Aurrerapena

Ibai Rico, Gorka Bravo Barreiro eta Isabel Perez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 10:25

ALEAren 389. zenbakian: Pirinioetako glaziarrak aztertzen dituen Ibai Rico glaziologoa; Gorka Bravo Barreiro musikaria, zarrabetean aditua eta musika irakaslea; eta Isabel Perez kazetaria eta Palestinako gatazkan aditua.

  • Sakonean. Klima larrialdiaren oinatz argienak. Pirinioetako glaziarrak galzorian direla ohartarazi dute glaziologoek. Munduko mendiko glaziar gehienak ari dira klima aldaketaren ondorioak jasaten, eta Europa hegoaldekoak ez dira salbuespena. Gasteizko EHUko Geografia sailean, Ibai Rico glaziologoak egiten du horien jarraipena. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Gorka Bravo Barreiro, musikaria: "Garai batean, eskaleen musika tresna izan zen zarrabetea". Musika irakasteaz gain, herri tradizioari lotutako hainbat musika tresna jotzen ditu Bravok, eta zarrabeteari buruzko metodo bat ere ondu du. Denborarekin ahanzturan galdu egin zen musika tresna honek berpizkunde txikia bizi du orain Bravo bezalako musikariei esker. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Isabel Perez, kazetaria: "Propaganda eta beldurraren erabilera beste arma bat dira". Israelek ezarri nahi duen "isiltasun informatiboa" gainditzen ari diren Gazako tokiko kazetarien lana nabarmendu du Perezek. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Zientzia. 2024an jaurtiko da Lur-1 satelitea: Falcon 9 suziri baten bidez bidaliko dute kanpo espaziora Arabako Parke Teknologikoan eraikitzen ari diren behaketa satelitea. Teknologia erakuslea izango da, eta jarraipena Arabatik bertatik egingo diote.

    • Euskara. "Oldarraldia" gelditzeko zita: Arabako euskalgintzak eta hainbat udalek bat egin dute Kontseiluak deitutako manifestazioarekin. "Euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldia" salatuko dute Bilbon, azaroaren 4an.

    • Ondarea. Babes berezia Vasco-Navarro trenbideari: Jaurlaritzak Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidearen EAEko tartea Babes Bereziko Kultura Ondare izendatu du. Hemendik aurrera, edozein esku hartzek aldundiaren baimena beharko du ezinbestean.
  • Beste edukiak
    • Iritzia:
      • Zutabea: Txema Ramirez de la Piscina, Charlotte eta John
      • Kalea Bizi: Iñaki Carretero, Beste asmo bat izan arren
      • Sexualitatea: Emaize Sexologia Zentroa, Ezer ez ezkutatzeko
      • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Botere lezioak

    • Sarean: #Dusko
    • Iruditan: Matuzine-Aitzurra Fest
    • Zozketak: Principal Antzokia
    • Euskararen Agenda: azaroaren 3tik 9ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Azaroaren 3tik 9ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago