Aurrerapena

Sonia Estevez, adinekoen zaintza eta Aguraingo alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 09:50

ALEAren 388. zenbakian, Sonia Estevez zine zuzendari eta animatzailea, adinekoen zaintza eta Arabako erresidentzia pribatuetako greba, eta Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkatea.

  • Sakonean. Adinekoen zaintza, kezka eta borroka iturri. Azaroaren 8an, 9an eta 10ean eta abenduaren 12an, 13an eta 14an grebara deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek Arabako erresidentzia pribatuetako langileak. Soldata igoera eta lanaldiaren murrizketa galdegin dituzte, sektoreak egun duen egoera "prekarioa" arintzeko eta zaintza lanak "duintasunez" egin ahal izateko. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Sonia Estevez, zine zuzendaria eta animatzailea: "Inperfekzio txikiek sinesgarriago egiten dute animazioa". Irudiei bizia emateko, xehetasun txikiena ere garrantzitsua dela gogoratu du Sonia Estevez Tik Tak Animation ekoiztetxeko produktore eta animatzaileak. Pazientzia eta mimoz egindako lana da, eskulana eta teknologia berriek eskaintzen dutena baliatuta; eta horretan buru-belarri dabil, hurrengo laburra prestatzen. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Raul Lopez de Uralde, Aguraingo alkatea: "Dauden udal zerbitzuak indartzea da uneotako lana". Aurrekontuak prestatzen ari dira herrian, prozesu parte hartzaile baten bitartez. Proiektu handienetako bat kiroldegiaren zabalpena izango da. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Gizartea. Aurrekontuetan eragiteko unea: Gasteiz Hobetuz programa abian jarri dute aste honetan, udal aurrekontuetan herritarren proiektuak jasotzeko eta diruz laguntzeko. Aldundia ere aurrekontu parte hartzaileen prozesu bete-betean dago.

    • Gau Beltza. Arimak ere aitzakia izan bitez: gero eta gehiago dira gau Beltza ospatzera animatzen diren taldeak, gaia askotariko bideetatik landuta. Euskaltzaleen Topaguneak formazio saioa landu du, eta Agurainen bisitaldi gidatu "beltza" egin dute.

    • Antzerkia. Gau Beltza, baina ez iluna: Gau Beltza eta udazkena abiapuntu gisa hartzen dituen antzezlana prestatu dute Aitor Vinagretek eta Nerea Ariznabarretak. Azaroaren 14an aurkeztuko dute Durangon Ama! Amama! mamuak! lana.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Nerea Antia, Galderak; eta Iñaki Lazkano, Izarrei negarra darie
    • Gutuna: Familia eskubidea eta hezkuntza, Koldo Zabala Atxa
    • Iruditan: 100 urte bakarrik ezin da
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Izar oro bezala
    • Zozketak: Herrigora eta Principal Antzokia
    • Euskararen Agenda: urriaren 27tik azaroaren 2ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Urriaren 27tik azaroaren 2ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide