Aurrerapena

Eneko Llanos, eraldaketa ekosoziala eta Arabako hiri hondakinak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 13:49

ALEAren 387. zenbakian, Eneko Llanos triatleta, eraldaketa ekosozialaren inguruko Landatutako Unibertsitateen Sareko V. topaketak eta Arabako hiri hondakinen inguruko azken txostena.

  • Sakonean. Ikastetxeetan ere berdeak aurrera egin dezan. Gero eta gehiago dira azken urteotan jolastoki naturalizatuen eta ortuen alde egi duten ikastetxeak. Gasteizen egindako topaketa batean halako jarduerek "aldaketa ekosozialerako" duten garrantzia aztertu dute hainbat adituk. Diotenez, "erresistentziak" gero eta gutxiago dira, eta dagoeneko ez da zerbait bitxitzat ikusten. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketa. Eneko Llanos, triatleta: "Balio positibo bat islatu badut, hori da garrantzitsuena". Hiru hamarkada dira Eneko Llanos triatleta moduan hasi zela, bere anaia Hektorrekin batera. Besteak beste, Sidney eta Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu du; Europako txapelduna izan da, Munduko txapeldunordea 2012an, eta Espainiako hainbat titulu bildu ditu. Beste etapa bat abiatu du orain. Jon Rejadoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Hiri hondakinak. Kripan eta Eltziego, eredu: Arabako hiri hondakinen inguruko azken txostenaren arabera, Eltziegok eta Kripanek abian jarri duten atez ateko zabor bilketa da modurik eraginkorrena 2025erako ezarritako helburuak lortzeko.

    • Legutio. Saihesbidea, protesta iturri: Legution egin nahi duten saihesbideak, besteak beste, iparraldeko irteera itxi eta trafikoa irteera bakarrean pilatuko duela azaldu du administrazio batzarrak. Protestak iragarri ditu Legutio Bizirik-ek.

    • Ardopoesia. Poesia eta ardoa, eskuz esku: Ardopoesia egingo dute aurrenekoz Arabako Errioxako hiru upategitan, azaroaren 3an eta 4an. Arabako eta Lanzaroteko kultura, musika, mendi ibilaldiak, paisaia eta enogastronomia uztartuko ditu jaialdiak.

    • Herri mugimendua. Urteurrenaren hitzordurantz: Gasteizko herri mugimenduko hainbat elkarte batera ospatzen ari diren urteurrenen festak larunbatean izango du egun nagusienetako bat. Gasteizen ekimen andana prestatu dituzte egun horretarako.

    • Literatura. "Aberats, zehatz eta naturala": Maialen Berasategi Catalanek eta Joxemari Berasategi Zurutuzak irabazi dute Euskarazko Literatura Itzulpen onenaren Euskadi Saria, Abdulrazak Gurnah-en 'Paradisua' obra itzultzeagatik.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Oihan Txabarri, Bilera ['La reunión']; eta Mati Iturralde, Amamaren ahotsa
    • Iruditan: World Press Photo
    • Bertsolaritza: Arabako Bertsozale Elkartea, Hasi berotzen
    • Zinema: Ander Makazaga, Cerrar los ojos
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Orain ez, mesedez
    • Zozketak: Tapia eta Leturia eta Go!azen karaokea
    • Euskararen Agenda: urriaren 20tik 26ra

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Urriaren 20tik 26ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago