Aurrerapena

Iñaki Urbizu 'Pela', El Pilar auzoa eta Encina Castresana, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 18:00

ALEAren 386. zenbakian, Iñaki Urbizu 'Pela' musikaria, El Pilar auzoaren 60. urteurrena eta Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidentea.

  • Sakonean. Belaunaldi berria saretzeko, formula bila. El Pilar auzoak jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, eta, horrekin batera, 60 urte bete dituela gogoratzeko bizilagunek antolatutako ekitaldi sortari amaiera emango diote. Transformazio betean, belaunaldi zaharrak zaindu eta berriak jasotzeko erronka du aurretik. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Elkarrizketak:
    • Alberto Garcia Duarte, kazetaria: "Plan berezi bat behar du auzoak". El Pilar auzoaren historia sakon aztertu du Alberto Garcia kazetari gasteiztarrak, tokiko historiak piztutako interesak bultzatuta, eta egungo Gasteiz hobeto ulertzeko helburuarekin. Gasteiz Hoy agerkarian auzoei buruzko zenbait kolaborazio argitaratu ditu, eta El Pilarren bertan hitzaldia eman du auzoaren 60 urteak ospatzeko antolatutako ekitaldien artean. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Iñaki Urbizu Azazeta 'Pela', musikaria: "Kontserbatorioan esaten zidaten ez nuela balio musikari izateko". Marky Ramonerekin Espainiako Estatua, Alemania, Suedia eta Belgikako tourretik itzulita, Víctimas Club eta La Excavadorarekin kontzertu bana eman, atseden egun bat hartu, eta Pelak proposatuta Errekaleorren egin dugu hitzordua. Hango tabernan estreinatu zuen Tornillos eta Los Gramones taldeekin. Ruben Sanchezen elkarrizketa.

    • Encina Castresana, Aiarako Kuadrillako presidentea: "Arlo turistikoan Aiaraldeak bultzada bat jaso behar du". Aiarako Kuadrilla gidatzeko ardura berretsi diote Castresanari. Besteak beste, hondakinen kudeaketan aldaketak egin nahi dituztela dio. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Hezkuntza. Unibertsitaterako baliabide gehiago: EHUko irakasle eta ikertzaileek greba egin dute asteazkenean, besteak beste ordezkapenen sistemarekin sortzen den "prekarizazioa" salatzeko. EHUren finantziazioa BGParen %1 izatea nahi dute.

    • Artea. Erakusleihoan ereindako artea: Guardiako erakusleihoak margotzen ari da Sara Luna Torrego artista. Udalak sustatutako ekimenaren bitartez, merkataritza eta turismoa indartu nahi dituzte. Eta, bide batez, herria are politago jantzi.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Hasier Arraiz, Zigorra; eta Irati Iciar, Itxoiten
    • Sarean: #Palestina
    • Kultura: David Mangana, Banda aparta
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Tapoiak
    • Zozketak: EH Sukarra, Principal Antzokia eta Errigora
    • Euskararen Agenda: urriaren 13tik 19ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago