Aurrerapena

Arabako sendagaiak, Maite Iris Garcia, Eduardo Ruiz de Loizaga eta Gorka Orive, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 09:30

ALEAren 385. zenbakian, gaixotasunak sendatzeko Araban mende luzez erabilitako botikak, Maite Iris Garcia arkeologo molekularra, Eduardo Ruiz de Loizaga Mendialdeko Kuadrillako presidentea, eta Gorka Orive EHUko farmazia katedraduna.

  • Sakonean. Bospasei tanta, Arabako botika harrigarria. Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak 125. urteurrena ospatu berri du kontzertu batekin. Lanbideak izan duen garapena oso lotuta dago gaixotasunak sendatzeko mende luzez erabilitako botikek utzi duten aztarnarekin. Naturalak, bitxiak, magikoak, erlijiosoak eta likatsuak ere aurkituko ditugu horien artean. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.
  • Elkarrizketak:
    • Maite Iris Garcia Collado, arkeologo molekularra: "Agiriek esaten ez dutena adierazten dute analisi isotopikoek". Euskal Herriko Goi Erdi Aroan gertatu zena argitzea ez da erraza, garai horretako dokumentazioa ez delako oso zabala. Are, dagoen informazio apurra botere zentroetan ekoitzi zen. Garcia Collado laborategi batetik ahalegintzen ari da garai horretako elikadura zertan zen, nekazaritza komunitateetan fokua jarrita. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Eduardo Ruiz de Loizaga, Mendialdeko Kuadrillako presidentea: "Kuadrilla ireki egin nahi dugu, parte hartzea bultzatu". Datozen lau urteetan, Kaixo Kanpezuko alderdi independenteko Eduardo Ruiz de Loizaga izango da presidentea, EAJri lekua kenduta. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Gorka Orive, EHUko farmazia katedraduna: "Ingurumena eta abeltzaintza gure osasunari lotuta daude". Beste bi aditurekin kolaborazioan Salud Global liburua idatzi du Orivek. Besteak beste, klima aldaketak patogenoen zabalpenean duen eragina aztertu dute, bai eta antibiotikoekiko bakterioen erresistentzia ere. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Hamaika Saltsa:
    • Oporklik. Aitortzaren unea iritsi da: Elixabet San Sebastian, Munia Etxaniz, Irene Goitia eta Iradi Perez de Arrilucea dira Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketaren irabazleak. Hilaren 20an inauguratuko da irudiak jasoko dituen erakusketa.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Gure Lopez de Arbina, Jokoaren arauak
    • Sarean: #XabierMendiguren
    • Iruditan: Aguraingo 628. Azoka
    • Musika: Igor Muñoz Oñederra, Travis Birds
    • Kalea Bizi: Iñaki Carretero, Zahartzen garenean
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Umezurtz
    • Zozketak: Guapa antzezlana eta Bob Floyd The Pink Floyd Universe kontzertua
    • Euskararen Agenda: urriaren 6tik 12ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Urriaren 6tik 12ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago