Edorta Lamo sukaldaria, Gatz Haraneko enbaxadore

Erredakzioa 2023ko ira. 25a, 18:25

2018an ARREA! jatetxea ireki zuen Kanpezun. Arrgazkia: ALEA

Gaur egin duten 2023ko uztaren amaiera ekitaldian egin diote aitortza. Orotara, 22 tona gatz lore eta beste 150 tona iturburuko gatz ekoitzi dituzte.

Edorta Lamo sukaldariak itxi du gaur Añanako gatzaren uzta, eta, ekitaldi horretan, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak Gatz Haraneko enbaxadore izateko aitorpena eman dio. 

Sukaldariak "pribilegiotzat" jo du "munduko gatzaga aktibo zaharrenak dituen lurreko kide izatea". Goraipatu du gatz horrek ematen duen "txispa gastronomikoa", eta erantsi du txispa horren barruan ere sartzen direla kultura eta historia.

Lamok Oñatiko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan sukaldaritza ikasi zuen, eta bere ibilbide profesionalean zehar New Yorken, Gasteizen, Granadan eta Donostian ibili da. Ibilbide horretan, hainbat sari jaso ditu. 2018ko abenduan ARREA! jatetxea ireki zuen Santikurutze Kanpezun.

Gaurko ekitaldian, Añanako Gatz Harana Fundazioko zuzendari Pablo de Oraak ezagutarazi du aurten 22 tona gatz lore eta beste 150 tona iturburuko gatz ekoitzi direla. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago