Aurrerapena

Irati Iciar, Kike Amonarriz, Johanes Bargotakoa, Radio Vitoriako greba eta Hilargi Macho, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko ira. 22a, 09:30

ALEAren 383. zenbakian, Johanes Bargotakoari buruzko oroimena, Irati Iciar eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritza aldaketaz, Edu Lorza eta Marina de Vicente Radio Vitoria irratiko LABeko ordezkariak, eta Hilargi Macho hezitzailea.

  • Sakonean. Bargotakoak zabaldu zuen mundu magikoa. Duela bost mende bizi izan omen zen Johanes Bargotakoari buruzko oroimena ia-ia gaurdaino mantendu da zenbait lagunen artean. Jatorrizko Bargotan ez ezik, inguruko herrietan ere belaunaldiz belaunaldi kontatu izan dira XVI. mendeko "superheroiaren" abentura miresgarriak. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Irati Iciar eta Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria eta lehendakari ohia: "Beso teknikoa dugu; gihar soziala gehiago aktibatu behar da". Ibilbide berria hasiko du Euskaltzaleen Topaguneak ostiralean; Irati Iciar izendatuko dute lehendakari, Kike Amonarrizek utzitako lekuan. Egoera aldatu da, eta erronkak ere berriak dira aurrerantzean; besteak beste, euskararen auzia euskararen mundutik kanpo dabilen jendearekin konpartitzeko jauzia egin nahi dute. Tokikom taldearen elkarrizketa.

    • Edu Lorza eta Marina de Vicente, LABeko ordezkariak Radio Vitoria irratian: "Zuzendaritza aldebakarrez ari da funtzioak ezartzen". EITB Media Irratiko Lan Batzordeak duela hiru hilabete hautsitzat jo zituen hitzarmenaren gaineko negoziazioak eta grebak deitu ditu. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Hilargi Macho, hezitzailea: "Gaitasun handikoek ere euren adinaren mugak behar dituzte". Adimen gaitasun handia duten bi nerabetik bat atzematen dute, Ediren kooperatibako Hilargi Machok esan moduan, eta, pausoak eman arren, ikasgeletan artatzeko oraindik "lan handia" geratzen dela gogoratu du. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Antzerkia. 'Bidaia', Ituñorekin batera: Besteak beste, Teatro Paraiso, El Mono Habitado, Proyecto Larrua eta Iñaki Rikarteren lanak ikusi ahal izango dira Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian, urriaren 5etik abenduaren 3ra bitartean.

    • Ondarea. Lorategiari, babes handiagoa: Badaiako Santa Katalina monumentu izendatzeko espedientea abiatu du Jaurlaritzak. Jatorrizko dorrea, jauretxea, komentua, klaustroa eta azpiegitura hidraulikoaren kanpoko uharkak babestuko ditu.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Itziar Rekalde, Ipuinen eguna
    • Gutuna: Karla Fernandez de Labastida, Zaindu maite duzun hori
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Urlia, sandia eta berendia
    • Zinema: Ander Makazaga, Passages
    • Iruditan: Artziniegako azoka
    • Zozketak: Supernormales eta Familia sarekada antzezlanak
    • Euskararen Agenda: irailaren 22tik 28ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Irailaren 22tik 28ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago