Aurrerapena

Antonio Turiel, Bizikleteroak eta Maria Alvarez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko ira. 14a, 10:00

ALEAren 382. zenbakian, Antonio Turiel CSICeko ikertzailea eta energia gaien inguruko aditu eta dibulgatzailea, Bizikleteroak Gasteizko bizikletazaleen elkartea, eta Maria Alvarez Arabako Astronomia Elkarteko presidentea.

  • Sakonean. Bizikleta, behar baino mantsoago. Bizikleteroak Gasteizko bizikletazaleen elkarteak salatu du mugikortasunean "atzera" egin duela hiriak eta joan-etorri kopurua apaldu dela. Alorreko politikak sustatzeko bizikletaren plan bat, adituek kudeatuko duten bulego bat eta "oztoporik gabe" parte hartzeko elkargune bat galdegin dute. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Antonio Turiel, CSICeko ikertzailea eta energia gaien inguruko aditu eta dibulgatzailea: "Desazkundearen eta pobretzearen artean hautatu behar dugu". Araba Bizirik taldeak gonbidatuta, Gasteizen eta Zigoitian izan da Antonio Turiel ikertzailea. Gaurko sistema energetikoaren hutsuneak eta arriskuak zerrendatu ditu, eta alternatibak mahai gainean jarri. Kolapsoa ekiditeko aukera dagoela azpimarratu du, "lehengaien eta energiaren hamarren bat kontsumituz". Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.

    • Maria Alvarez, Arabako Astronomia Elkarteko presidentea: "Ortzira begiratzeak badu nolabaiteko efektu terapeutikoa". Euskal mitologia eta Arabako herri astronomiari buruzko hitzaldia ondu du Alvarezek, urtean behin Atarian egiten duten zikloaren barruan. Agiri zaharretan geratzen diren informazio apurrak berreskuratu ditu. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ekonomia. Aldaketa kutsua dakar mendemak: Mahats-bilketaren jaiarekin batera hasiko dira Arabako Errioxako upategiak mahatsa biltzen. Ikusteko dago, aurten, Errioxa jatorri deituraren barruan areagotu den krisiak aldaketak ekarriko dituen.

    • Hezkuntza. Eskola garraioa, kezka iturri: Mobilizazioa egin dute aste honetan Etxaurren ikastolako familiek autobus zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Egoera bideratu bitartean mobilizatzen jarraituko dutela aldarrikatu dute.

    • Olarizu Eguna. Mugarriak, bere horretan: Tradizioari helduta, milaka gasteiztar hurbildu ziren astelehenean Olarizuko erromeriara, udalbatzak mugarri guztiak ondo zeudela egiaztatu ondoren. Euri jasa iritsi arte disfrutatzeko aukera egon zen.

    • Oporklik. Udan bizi izandakoa, gogoan: Igandera arte irekita egongo da Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketan parte hartzeko epea. Urriaren 2an ezagutaraziko dira irabazleak, eta urriaren 20an lanak bilduko dituen erakusketa zabalduko da.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Irati Marañon, Inshallah
    • Harrimena lantzeko ariketak: Edu Zelaieta, Ohitura lege
    • Sarean: #Txile
    • Iruditan: Tokiko hedabideei aitortza FesTValen
    • Zozketak: Pasadena eta Parral Taberna
    • Euskararen Agenda: irailaren 15etik 21era

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Irailaren 15etik 21era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago