- Sakonean. Zuzeneko musika herrira dator bueltan. Araban, Estulizko Montehermoso etxeko lorategian, aurkeztu zuten Villalacre proiektua, iragan uztailean, gaueko jazz kontzertu batekin. Unai Zelaiak eta Guillermo Martinezek zuzeneko musika herri txikienetara eramateko erronkari eutsi diote, Burgosko Merindadeetatik. "Pentsaezina errealitate bihurtu dugu". Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Izaro Kortazar, neurologoa: "Gaitza seme-alabei ez transmititzeko aukera dago gaur egun". Sendabide bat aurkitu nahian, denbora gutxian pazienteen heriotza dakarren familia insomnio hilgarria ikertzen du Kortazarrek. Euskal Herrian hamar bat familiatan txertatuta dago gaixotasuna abiatzen duen marka genetikoa, baina orain bederen ugalketa lagunduaren bitartez saihestu daiteke gaitza abiatzen duen genea seme-alabei pasatzea. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Edu Zelaieta Antia, idazlea eta irakaslea: "Urteak bete arren, ohartu naiz ez diodala harritzeari uzten". Irailaren 8tik aurrera, proposamen berri batekin dator ALEAra Zelaieta; astero, testu bat eta irudi bat aurkeztuko du, ohiko zutabeak alde batera utzi, eta Harrimena lantzeko ariketak atala izango da. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.
- Izaro Kortazar, neurologoa: "Gaitza seme-alabei ez transmititzeko aukera dago gaur egun". Sendabide bat aurkitu nahian, denbora gutxian pazienteen heriotza dakarren familia insomnio hilgarria ikertzen du Kortazarrek. Euskal Herrian hamar bat familiatan txertatuta dago gaixotasuna abiatzen duen marka genetikoa, baina orain bederen ugalketa lagunduaren bitartez saihestu daiteke gaitza abiatzen duen genea seme-alabei pasatzea. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Astekoak:
- Fauna. Enara habien suntsiketa: Argomaizen eta Urarten enara arrunten eta enara ipurzurien habiak kendu dituztela salatu du Ekologistak Martxanek. Basozainek ukatu dute delitua ikertu ez dutenik, eta "gezurretan" ibiltzea leporatu diete.
- Ondarea. Distira berria eman nahi diete: Diputazioak aiararren hilobiak zaharberrituko ditu Kexaan, 200.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginez. Lanek irauten duten bitartean bisitaldiak egin ahalko dira, zaharberritzaileen azalpenak jasotzeko.
- Kultura. Finantziazioa iristen hasi da: Hamabi milioi euroko inbertsioa egingo dute erakundeek Principal Antzokia zaharberritzeko eta handitzeko. Eusko Jaurlaritzak asteon onartu du 4,8 milioi euroko ekarpena.
- Fauna. Enara habien suntsiketa: Argomaizen eta Urarten enara arrunten eta enara ipurzurien habiak kendu dituztela salatu du Ekologistak Martxanek. Basozainek ukatu dute delitua ikertu ez dutenik, eta "gezurretan" ibiltzea leporatu diete.
- Hamaika Saltsa:
- Atauri Art. Umorea eta musika, Ataurira: Hamabigarren edizioarekin batera, nobedade ugari dakartza Atauri Art jaialdiak. Musikari tarte handiagoa eskaini nahi izan diote, baita umoreari ere. Irailaren 6an hasiko da, eta azaroan amaitu.
- Gaubea. Angostoko azokak, 30 urte: Hilaren 3an, Villanañeko santutegiko zelaietan, Gaubeako azokarik tradizionalena egingo da. Ganadu erakusketarekin eta tokiko ekoizleen produktuen salmentarekin batera, herri dastaketa izango da.
- Dokumentala. Hiria bera ere itsu denean: Itsuek Lima hirian ibiltzeko dituzten oztopoen inguruko dokumentala egin du Aitor Zerain aguraindarrak. Garraioaren aldetik "hiri konplikatuenetakoa" da, eta horrek itsuek dituzten arazoak areagotzen ditu.
- Zigoitia Euskaraz. Euskarak jantziko du Zigoitia: Urtero bezala, ikasturte berriarekin batera, Zigoitia Euskaraz eta Mairulegorretako Euskal Jaia datoz ospakizunen egutegia astintzera. Iraileko lehen bi asteburuetan denetariko jarduerak izango dira.
- Estibaliz. Aurtengoan, anfitrioi berriekin: Urtero bezala, ikasturte berriarekin batera, Zigoitia Euskaraz eta Mairuelegorretako Euskal Jaia datoz ospakizunen egutegia astintzera. Iraileko lehen bi asteburuetan denetariko jarduerak izango dira.
- Atauri Art. Umorea eta musika, Ataurira: Hamabigarren edizioarekin batera, nobedade ugari dakartza Atauri Art jaialdiak. Musikari tarte handiagoa eskaini nahi izan diote, baita umoreari ere. Irailaren 6an hasiko da, eta azaroan amaitu.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Cira Crespo, Etxe hura
- Sarean: #BukatuDa
- Iruditan: Pipaongo museoa kalera eraman dute
- Euskararen Agenda: irailaren 1etik 7ra
- Iritzia: Cira Crespo, Etxe hura
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Irailaren 1etik 7ra