- Gasteizko jaiak 2023:
- Egitaraua. Aurten, sei gau eta bat gehiago: 400 ekitaldi baino gehiago eskura egongo dira Gasteizko jaietan disfrutatzeko. Egun handiaren bezperatik bertatik eta abuztuaren 9ra arte, denetako aukerak zabalduko dira gasteiztarrentzat zein kanpoko bisitarientzat. Egitarauan aparteko sorpresarik ez dagoen arren, 2023 aldaketa urtea izango da zenbaitetan.
- Elkarrizketa. Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon: Azkeneko aldiz zeharkatuko du Gorka Ortiz de Urbinak (Gasteiz, 1971) Andre Maria Zuriaren plaza Zeledon modura. Pena eta poza soinean, euritakoa dantzan jartzen duen 21. aldia izango da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan bizi izandakoak gogoratzeko momentua; tartean, Iñaki Landarekin batera plaza igaro zuenekoa edo pandemiak jaia zapuztu zuenekoa.
- Erakusketa. Festetako ondare materiala: Dokujai izeneko erakusketa martxan jarri du Sancho El Sabio Vital Fundazioak, eta irailaren amaierara arte egongo da ikusgai Betoñuko Ateko egoitzan. Azken hamarkadetako jaien bilakaera jaso dute.
- Iruditan. Entrenamendua ez dute faltan botako: Santiago Egunean, Gasteizko kaleetara itzuli dira nesken eta blusen kuadrillak.
- Indarkeria matxista. Erasoak saihesteko, dena prest: Gasteizko jaietan eraso matxisten inguruko informazioa zabalduko dute hiriko bazter guztietan. Udalak eta mugimendu feministak protokolo bana prestatu dute erasoei aurre egiteko.
- Gargantua. 100 urte bete ditu Tragantuak: 1923. urtetik hona, jai guneetako pertsonaia maitatuenetakoa izan da Gasteizeko Gargantua, batez ere haurren artean. Urtebetetzeko opari gisa, aurtengo jaietan arropak berrituko dizkiote, dotore egoteko.
- Txosnak. Trenbideaz bestaldeko festa: Abesti propioa aurkeztu dute aurten Gasteizko txosnek, jaietara gerturatuko diren arabarrak eta bisitariak EHUko Gasteizko campusera hurbiltzera gonbidatuz. orotara, 42 kontzertu eta ikuskizun egongo dira.
- Bideoklipa. Zeledon, kubatar erara: Zalduondoko baserritarra Karibeko uhartera iritsi da, Ismaelillo taldeak egindako abesti baten bidez. Mugarik Gabeko Musikariak elkartearen proposamenez egin du bideoa Urrezko Zeledonak elkarteak.
- GEU Txosna. Hamarkada batean gorpuztuta: Lehen urtean GEU txosnaren ardura izan zuten lagunen lana aitortuko du aurten elkarteak. Urtez urte, Aihotz plazako euskal gunea ezinbesteko erreferentzia bilakatu da Andre Maria zuriko jaietan.
- Udako planak. Zeledoni agurra Zalduondon, Laudioko Sanrokeak, Esferica jaialdia, Araiako antzerki jaialdia, bisita gidatu tematikoak, Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldiak...
- Egitaraua. Aurten, sei gau eta bat gehiago: 400 ekitaldi baino gehiago eskura egongo dira Gasteizko jaietan disfrutatzeko. Egun handiaren bezperatik bertatik eta abuztuaren 9ra arte, denetako aukerak zabalduko dira gasteiztarrentzat zein kanpoko bisitarientzat. Egitarauan aparteko sorpresarik ez dagoen arren, 2023 aldaketa urtea izango da zenbaitetan.