Aurrerapena

Ezagutu gertukoa ALEAren udako bereziarekin

Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 06:00

ALEAren 377. zenbakian, udako ale berezia askotariko proposamenekin: Araba margotua, Gatzaga Buradon, Gaubea, Aitor Fernandez de Ortega eta Iratxe Ayala bidaizaleak, Euskarabentura, txakurrekin bidaiatzea, Maturana-Berastegi Jauregia... eta askoz gehiago.

  • Udako ibilaldiak, Araba margotuan zehar. Udako oporraldiari egiten diogun omenaldi berezia: bederatzi artelan, modu batera edo bestera Arabako esentzia transmititzen digutenak. Bisita patxadatsuetarako aproposak dira, eta eskualde bakoitzeko turismo bulegoetan informazioa erraz topa daiteke. Udako usaina margolanen artean gozatzeko. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Umorea, mundua azaltzeko. Uztaileko igandeetan Gatzaga Buradongo historia eta istorioetan murgiltzeko modu desberdina dute herrira hurbiltzen direnek, bisitaldi antzeztuen bitartez. Umoreaz baliatzen dira bisitaldiak girotzeko. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Mendebalde urrunean iparra ez galtzeko ibilbideak. Orientazio zentroa inauguratu berri du Gaubeako Udalak, eta udalerria zeharkatzeko sei ibilbide proposatu ditu, oinez, bizikletaz edo kotxez, udalerria ezagutzeko. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Islandiatik Danubio bazterrera. Oporraldian bizikleta bidai luzeak egin ohi dituzte Iratxe Ayalak eta Aitor Fernandez de Ortegak; Madagaskar, Laos edo Islandia bisitatu ostean, Danubioren deltara egingo dute ibilaldia aurten. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Euskarabentura, ekuadorrean. Uztailaren 1ean abiatu da Mauletik laugarren edizioa, eta hilaren amaiera arte Euskal Herri osoa zeharkatuko dute gazteek. Araban, hilaren 11n sartu zen, ohi bezala, Añanatik, eta Araiatik aterako da.
  • Bidaidea bere bakardadean. Txakurrekin bidaiatzeko aukerak handitu diren arren, oraindik ere erronka handia da lau hankako bidaideekin zer egin ote daitekeen jakitea. Askotan, hirugarren baten borondatearen araberakoa da. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Maturana, hurrengo geraldia. Hedegile kaleko Maturana-Berastegi jauregiak erakusketarako eremu berri bat aurkeztu du beheko solairuan; Jauregi errenazentisten ibilbideak txoko berri hau izango du aurrerantzean.
  • Zidor berdeetatik, bizikletaz. Lurraldeko paisaiak eta aberastasun naturala bizikletaz ezagutzeko parada eskaintzen duten hamasei ibilbide proposatu ditu Aldundiak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean bizikleta gidan.
  • Bizitako uneak gal ez daitezen. Irailaren 17ra arte aurkeztu ahalko dira Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketarako hautagaitzak. Udan egindako bidaien edo esperientzien kontaketa egitean datza lehiaketa, irudi eta testuen bidez.
  • Beste edukiak
    • Zozketak: Gorbeia Zinemak eta Parral Taberna
    • Euskararen Agenda: uztailaren 14tik 20ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Uztailaren 14tik 20ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago