Aurrerapena

Aste honetako ALEAn, Frantziako Tourraren inguruko ale berezia

Erredakzioa 2023ko eka. 30a, 07:30

ALEAren 375. zenbakian, Frantziako Tourraren inguruko ale berezia: ibilbidea, trafikoari eragina, gomendioak, datuak, Euskal Herriko bizikletagintza, KAS taldea, Francisco Galdos txirrindulari ohia, Raisa Alava ilustratzailea eta askoz gehiago.

  • Frantziako Tourra:
    • Sarrera. Bitan banatuko du hiria: Uztailaren 2an, Gasteiztik abiatuko da Frantziako Tourraren bigarren etapa. Eusko Jaurlaritzak eta tokiko administrazioek onarturiko segurtasun planak trafikoa moztea eta aparkalekuak ixtea eragingo du, bai hiriburuan, bai tropela igaroko den Arabako herrietan eta errepideetan ere.

    • Mende bat baino gehiago gurpildun kanoiak fintzen: Euskal Herriko bizikletagintzak pisu handia izan du; armak egiten zituzten enpresak merkatuan bide berriak bilatzen hasi, eta txirrindularitzaren sustatzaile garrantzitsuak izan dira, 1920ko hamarkadatik. Jon Rejadoren erreportajea.

    • Francisco Galdos, txirrindulari ohia: "Bizikleta estatikora igotzen naiz azkeneko kilometroetan". Aurtengo aldira arte, Frantziako Tourra behin baino ez da heldu Gasteizera, eta Francisco Galdosek tropel barruan bizi izan zuen egun hura, 1977ko uztailaren 2an. Dolimiti jatetxean, bizikleta utzi eta hurrengo urtean ireki zuen pizzerian, elkartu da ALEArekin txirrindularitzak utzitako arrastoa gogoratzeko. Jon Rejadoren elkarrizketa.

    • Hori koloredun arrabola: Gasteizen sortutako KAS txirrindularitza taldeak nazioarteko ospea lortu zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, banakotasunen aurrean talde izaeraren alde apustu eginez. Jon Rejadoren erreportajea.

    • Bizikleten historia xumea: Txirrindularitzari eskainitako museo bakarrenetakoa da Amurrioko Refor eraikinean dagoena. Alfredo Cerrillo zaletuaren ekimenez sortu zen azken hamarkadatako historia biltzen duen museoa. Juanma Gallegoren erreportajea.

    • Raisa Alava, ilustratzailea: "Kiroletako kartel serioen ideiarekin apurtu nahi nuen". Zigilu arabarra du aurtengo Frantziako Tourreko kartelak. Txirrindularitza zalea ez bada ere, txapelketako irudia egitea "aukera itzela" izan dela aitortu du, bere lana aurkezteko primerako "erakusleihoa". Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Iruditan: Txirrindularitza historikoari, gorazarre.
  • Beste edukiak
    • Zozketak: Errigora eta Florida Zinema
    • Euskararen Agenda: ekainaren 30etik uztailaren 6ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Ekainaren 30etik uztailaren 6ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago