Aurrerapena

Maddalen Agirre Loinaz, Tximurka musika eskola eta Oiongo alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 20:20

ALEAren 374. zenbakian, Mugarik Gabeko Musikariak elkartearen Tximurka musika eskola, Maddalen Agirre Loinaz Madd Moda zigiluko moda diseinatzailea, eta Jose Manuel Villanueva Oiongo alkate berria.

  • Sakonean. Elkartasuna musika bidez afinatu daiteke. Musikatik abiatuta, mota guztietako elkartasun ekimenak sustatzen ditu Mugarik Gabeko Musikariak elkarteak. Mundu osoan proiektuak bultzatzen ari dira, baina Gasteizen bertan musika guztiei helarazteko Tximurka izeneko eskola martxan daukate, uste dutelako musikaren bidez mundua hobetu daitekeela. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Maddalen Agirre Loinaz, moda diseinatzailea: "Arazoa ezagutu arren, erosketa ohiturak aldatzea zaila da". Hamaika koaderno bete zituen jantzien marrazkiekin umetan, eta arkatzarekin sortutako horiek begien aurrean ditu gaur egun, estanpatu koloretsuetako alkandoretan; Bartzelonan moda diseinua ikasi ostean ekin zion bideari, moda jasangarria ardatz, eta Medusa izeneko seigarren bilduma du prest dagoeneko. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Jose Manuel Villanueva, Oiongo alkatea: "Herriak argi eta garbi hitz egin du: 504 boto eman dizkigu". Oionek, lehendabizikoz, alkate euskalduna izango du; eta aurrenekoz ere, EH Bilduk gobernatuko du Arabako Errioxako udalerri nagusia. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Esklusiba. Lan aukerak, zapuzturik: Gaubeako tomate hidroponikoen plantan lan egiteko ikastaroa egin duten bertako bizilagunen ordez, kanpokoak hartzen ari direla salatu dute eskualdeko hainbat langilek, baita lan erritmo "basatiak" ere.

    • Ekonomia. Zentral eoliko bihurtu ez dadin: Cantoblanco eta Arabako Ibarrak "energia eolikoa ekoizteko zentral izatera kondenatzen ari direla" uste dute bertako hamaika kontzejuk eta herritarrek. Alegazioak aurkeztu dituzte proiektu eolikoaren kontra.

    • Hezkuntza. Urrezko domina Ekonomian: Koldo Mitxelena ikastetxea gailendu da aurten EHUk antolatutako Ekonomia Olinpiadetan. Norbanako sailkapenean hirugarren geratu den Eider Cartell Sevillara joan da, Estatu mailako proba egitera.

    • Añana. Zirku ibiltaria hasteko irrikan: Hilaren 30ean abiatuko da Azirkarte elkarteak antolatutako laugarren asto eta zirku tourra. Añanako Kuadrillan ibiliko da aurten taldea. Gesaltza Añanan, Pobesen eta Kuartangon geldialdiak egingo dituzte.

    • Boot Boys. Legution, azken astindua: Hamasei urteko ibilbideari agur esango dio Boot Boys streetpunk talde legutioarrak; sorpresa eta gonbidatu bereziekin emango diote amaiera, uztailaren 1ean antolatu duten jaialdiarekin.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Edu Zelaieta, Poesiarik ez?
    • Iruditan: Alaves Lehen Mailan
    • Zinema: Iker Zabala (zinea.eus), Master gardener
    • Zozketak: Errigora, Florida Zinemak eta Lautada Puzzle Room
    • Euskararen Agenda: ekainaren 23tik 29ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Ekainaren 23tik 29ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago