Lehen mailako harrera Lehen Mailako taldeari

Erredakzioa 2023ko eka. 19a, 21:00

Milaka zaleren harrera beroa jaso du Alavesek, Lehen Mailara igoera ospatzeko. Taldearen autobusak hiriburuko kaleak zeharkatu ditu, eta Andre Maria Zuriaren plazara iritsi denean lehertu da festa.

Alaves Lehen Mailako taldea da jada, larunbatean playoff-aren finaleko bigarren partidan Levante garaitu ostean. Valentziatik bueltan, taldeak astelehen honetan ospatu du igoera arabarrekin batera. Historikoki egin ohi duen bezala, Andre Maria Zuriaren plazan izan da ospakizunaren festa nagusia.

Milaka herritarrek egin diote harrera ofiziala taldeari, igande goizaldean Forondako aireportuan lehen harrera egin bazioten ere. Festa giroa 17:30ak aldera hasi da Andre Maria Zuriaren plazan, besteak beste, zuzeneko musikarekin. Baina taldearen autobusa 19:00etan abiatu da Mendizorrotzetik.

Hiriko kale ugari zeharkatu ostean, 19:45ean iritsi da taldea Andre Maria Zuriaren plazara. Omenezko aurreskuaren ondoren, jokalari eta teknikariak San Migeleko balkoira igo dira plazan bildutako milaka zaleei hitz batzuk eskaintzeko. Denen artean leherrarazi dute festa.

BIDEOAK eta IRUDIAK

IGOERAREN EGUNEKO BIDEOA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide