Aurrerapena

Amarauna Basket Fem eta Euskalmet, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko eka. 16a, 08:15

ALEAren 373. zenbakian, Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen Euskalmet erakundearen inguruko erreportajea eta Zuriñe Martin eta Irati Prol Amarauna Basket Fem sareko kideei elkarrizketa.

  • Sakonean. Eguraldiak dena kolokan jar ez dezan, zientzia. Eguraldiaren iragarpenaren atzean datu, estazio, irudi eta formula matematiko asko daude, baina baita horiei guztiei modu koherente batean interpretazio bat emango dieten profesional asko ere. Gurean, Euskalmet da erabateko erreferentzia. Zirrikitu batetik kolatu gara, beren lanaren berri eman diezaguten. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketa:
    • Zuriñe Martin Laguna eta Irati Prol Godoy, Amarauna Basket Fem sareko kideak: "Neska gazteentzat saskibaloiak esparru segurua izan behar du". Ez dago pareko proiekturik Euskal Herrian. Saskibaloiko kirolariek sortutako sarea da Amarauna Basket Fem, eta emakumeen indarkeriaren kontra diharduten jokalari guztiak dira sare horren partaide eta bultzatzaile: "Batek bakarrik ezin du indarkeriaren aurka jo, baina denon artean bai", azpimarratu dute. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Hezkuntza. Kalera, ikastetxea "ito" ez dadin: Mendialdea ikastetxeko gurasoek eta zonaldeko udalek aurrera segituko dute irakasleen protestarekin. Legebiltzarrera jo dute babes bila, eta hilaren 17an manifestazioa egingo dute Kanpezun.

    • Euskara. Euskaraz jolasteko "bermea": Gasteizko dozenaka familiak haurrek erakunde publikoen eskutik aisialdirako eskaintza euskalduna jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera.

    • GEU Txosna. Aihotz plazan, hamargarrenez: Abuztuaren 3an izango da aurten GEU txosnaren inaugurazioa. GEU Sariarekin, berriz, orain dela hamar urte Aihotz plaza euskaraz bustitzeko proiektua martxan jarri zuten euskaltzaleak omenduko dituzte.

    • Caminus elkartea. Gaixotasun arraroak jomugan: Hego Euskal Herri osoa zeharkatuko dute gurpildun aulkian, gaixotasun arraroen inguruko ikerketaren alde. Hilaren 21ean aterako dira Gasteiztik, 500 kilometroko ibilbide bat abiatuz.

    • Literatura. Galdutako sudurraren bila: Mikel Larretxi idazleak eta Cristina Atxiaga ilustratzaileak Gorri eta borobila ipuin ilustratua aurkeztu berri dute; iragan asteburuan ezagutarazi zuten jendeaurrean Gasteizko Falerina lorategian.

    • Musika. Lorca eta Milanesen omenez: Caco Senantek omenaldi txiki bat egingo dio Pablo Milanesi Kontzertuan eta irekita zikloan; uztaileko azkeneko bi asteburuetan izango dira kontzertuak, Santa Maria katedralean, 19:30ean.
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Irati Iciar, Plazerez
    • Sarean: #Berlusconi
    • Iruditan: Kazetaritzarekin
    • Musika: Igor Muñoz Oñederra, Lucinda Williams
    • Sexualitatea: Emaize, Gure desioak
    • Zozketak: Errigora, Parral Taberna eta Lautada Puzzle Room
    • Euskararen Agenda: ekainaren 16tik 22ra

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Ekainaren 16tik 22ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide