Akordioa lortu dute CIE Automotive enpresan

Erredakzioa 2023ko eka. 15a, 17:30

CIE Automotive enpresako langileak, akordioa ospatzen. Argazkia: ELA

Bost asteko grebaren ostean, ELA sindikatuak KPItik gorako igoerak eta lanaldiaren murrizketa jaso dituen lehen hitzarmen kolektiboa adostu du CIE Automotive enpresako zuzendaritzarekin.

Maiatzaren 15etik greba mugagabean zeuden Legutioko CIE Automotive enpresako langileak. ELA sindikatuak deitutako lanuzteak enpresako lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioen erdian iritsi ziren. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean zeuden, besteak beste, KPIaren araberako soldata igoerak, soldata taulak berrikustea eta urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea.

Ostegun honetan, ekainaren 15ean, ELAk jakitera eman du akordioa lortu duela zuzendaritzarekin. Hitzarmen berriak hainbat hobekuntza jasoko ditu euskal enpresa multinazionalak Goiaingo fabrikan (Legutio) dituen 30 langileen lan baldintzetan, nagusiki:

  • KPIaren gaineko soldata igoerak, indarraldiko hiru urteetan.
  • Plusetan beste soldata igoera batzuk jaso dira.
  • Hitzarmenaren aplikazioa bermatzen duten klausulak.
  • Lanaldiaren murrizketa: 1.700 ordutik behera.

"Hitzarmen hau antolaketan eta batasunean oinarritutako lan kolektibo baten emaitza da. Erresistentzia Kutxa garrantzitsua da lan eta bizi baldintzak hobetzeko", aldarrikatu du ELA sindikatuak.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago