Maiatzaren 15etik aurrera, greba mugagabera jo dute Legutioko CIE Automotive enpresako langileek, euskal enpresa multinazionalak Goiainen duen fabrikako 30 langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz.
ELA sindikatuak deitutako lanuzteak enpresako lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioen erdian iritsi dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude, besteak beste, KPIaren araberako soldata igoerak, soldata taulak berrikustea eta urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea.
"CIE Automotivek 90 milioi euroko emaitza garbia izan zuen aurtengo lehen hiruhilekoan; hau da, aurreko ekitaldiko aldi berean baino %9,6 gehiago. Eta ustiapenaren emaitza gordina 179,3 milioi eurokoa izan zen; hau da, iazko lehen hiruhilekoaren aldean %13,8ko hazkundea", azaldu du ELAk.