Gaurkoan ere zerua hodeitsu mantenduko da, eta zaparradak izango ditugu. Atzo arratsaldean bezala, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du, prezipitazio handiagatik, Kantauri isurialdean;metro koadroko 15 litrora arteko ur pilaketak egon daitezkeela ohartarazita. Zaparrada horiez gain, trumoi ekaitzak egon daitezke ere. Haize aldakorra izango dugu, baina arratsalde partean iparretik joko du bereziki. Gasteizen 14 eta 21 gradu arteko aldea espero da termometroan.
Bihar goizean gaurko giroaren apurrak mantenduko dira, eta tarteka hodeitsu egongo da. Halere, bai Euskalmet zein AEMET bat datoz: arratsaldean zeruak garbituko dira, eta goi hodeiak baino ez dira geratuko. Asteburura arte itxaron beharko da berriro aisialdi garaian euriaz gozatzeko, epe luzerako aurreikuspenaren arabera. Tenperatura maximoak bere horretan mantenduko diren arren, minimoak jaitsiko dira, eguneko tartea 11 eta 22 gradu arteko aldean geratuz