Aurrerapena

Araba Euskaraz jaialdiaren inguruko ale berezia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 08:30

ALEAren 372. zenbakian, Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaialdia: ekimenaren historia, aurtengo egitaraua, Salome Martinez de Ilarduia Lautada Ikastolako zuzendaria, Ttek elektrotxaranga eta Julen del Rio zesta-punta jokalaria.

  • Sakonean. Hamabost urte, abiturik gabe. Berriz ere Olarizuko zelaietan ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia, ekainaren 11n. Aurtengo edizioa Aguraingo Lautada ikastolaren aldekoa izango da. 2008an sortutako ikastetxeak hamabost urte beteko ditu datorren urtean, eta bere hezkuntza proiektuari "bultzada" emateko baliatu nahi du festa. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketak
    • Salome Martinez de Ilarduia, Lautada Ikastolako zuzendaria: "Komunitatea sendotzeko balio izan dute urteko ekitaldiek". Berriz ere, Arabako ikastolek bat egingo dute euskararen erabilera sustatzeko eta ikastetxeetan beharrezko erreformak egiteko dirua biltzeko. Aurten lortutako dirua Aguraingo Lautada ikastetxerako izango da. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Unai Ruiz de Viñaspre, Ttek elektrotxaranga: "Kalean sortzen dugun giro alaiagatik datorkigu jendea". Aurtengo Araba Euskarazen kanta egitea Ttek elektrotxarangaren esku egon da. hamarkada bat baino gehiago daramate musika kalez kale eramaten, eta euskal herriko txoko andana ezagutu dituzte bidean. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Julen del Rio, zesta-punta jokalaria: "Niretzat zesta-punta munduko kirolik politena da". 1.200 lagunetik gora Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdian izan ziren martxoan, Olabe pilotalekuan. Harrera beroa egin zioten ikusleek Julen del Rio puntista gasteiztarrari. Bere ibilbidearen berri izan du ALEAk. Asier Muelasen elkarrizketa (Lokarri Kirola).
  • Beste edukiak
    • Iritzia: Unai Mendizabal (Arabako ikastolen lehendakaria), Elkar-ekin
    • Iruditan: 1985, Araba Euskaraz ahaztezina
    • Historia: Sinonimoen Hiztegiaren 40. urteurrena
    • ALEAkideak: Lautada Puzzle Room
    • Zozketak: EHZ Festibala, Parral Taberna eta Lautada Puzzle Room
    • Euskararen Agenda: ekainaren 9tik 15era

 

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Ekainaren 9tik 15era

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide