araba euskaraz 2023

1985, Araba Euskaraz ahaztezina

Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 12:00

Gurea dugu euskara, eraman dezagun aurrera lemapean antolatu zuten, lehendabizikoz, Araba Euskaraz Agurainen, 1985ko ekainaren 16an, Lautada osoko herritarren partaidetzari esker. Abel Enbeitak egin zituen bertsoak eta Javi Hernandezek logotipoa eta egurrezko lekuko baten diseinua. Euskal Herri osotik gerturatu zen jendea Agurainera, eta Aita Villasante luxuzko gonbidatua izan zuten. Jaia euritsua izan arren, bultzada handia eman zitzaion euskarari eta antzinako argazkietan ageri den 1974-75 ikasturtean jaiotako Lope de Larrea ikastolari.

ARGAZKIAK: 'Pedro Lope de Larrea, Ikastola, Agurain: 25 urteurrena'; Aintzane Oiarbide; PhotoAraba. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago