PSOEk —besteak beste, Gasteizko salbuespenarekin— eta Podemosek emaitza oso txarrak lortu dituzte Espainiako Estatu osoan, maiatzaren 28ko udal eta autonomia hauteskundeetan. PPren esku gelditu dira orain arte sozialisten eskuetan zeuden autonomia erkidego eta udal asko. Emaitza horiek ahuldade egoera batean utzi dituzte Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiak.
Hauteskundeetatik ordu gutxi batzuetara, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazpen instituzionala egin du 11:00etan Moncloa Jauregian, Gorteak desegin eta hauteskundeak aurreratuko dituela iragartzeko: uztailaren 23an, igandean, izango dira Espainiako hauteskunde orokorrak; hau da, bi hilabete baino gutxiago barru. Sanchezek dagoeneko eman dio erabakiaren berri Felipe VI.a erregeari. Aurreratu izan ez balira, hauteskundeak egiteko azken eguna 2023ko abenduaren 10a zen.
"Botoaren zentzuak udal eta autonomia hauteskundeetatik haratago doan mezua helarazi du. Horregatik, lehen pertsonan onartzen ditut emaitzak, gure agindu demokratikoa herriaren borondatearen mende jartzeko", adierazi du Espainiako presidenteak.
Udal hauteskundeetako emaitzak udalerrika