- Sakonean. Gordailu ez ezik, errealitatea(k) sortzeko tresna. Historikoki dokumentatu ez diren artisten ondarea jaso eta gure herriko arte historian izan duten lekua berreskuratzeko lanean dihardu Gasteizen kokatuta dagoen Emakume Artisten Dokumentazio Zentroak. Arteari eta feminismoari loturiko liburu, arte-ikerketa lan, artxibo zein artisten katalogazioak biltzen ditu. Uxue Ruiz de Arkauteren erreportajea.
- Udal eta foru hauteskundeak 2023:
- Sarrera: Kanpainaren unerik erabakigarriena. Ebrotik behera ur ederrak baino ur uherrak izan dira nagusi. Ebrotik gora, gardenxeago. kanpainak unerik erabakigarriena bizi du. udalerri askotan EAJ eta EH Bilduren arteko lehia oso estu dator. Txema Ramirezen analisia.
- Beatriz Artolazabal, EAJren Gasteizko alkategaia: "Hiri kosmopolitagoa eta dinamikoagoa nahiko nuke". Aginte makila eskuratzen badu, abian jarriko dituen lehendabiziko zereginen artean mugikortasun ordenantza izango dela esan du Artolazabalek, eta horretarako "gobernu indartsua" beharko duela. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Maider Etxebarria, PSEren Gasteizko alkategaia: "Mugikortasunak aldaketa garrantzitsu bat behar du". Inkestek iragarri baino emaitza hobeak izan zituen PsEk aurreko udal hauteskundeetan, eta oraingoan ere ezustekoa izan daitekeela uste du Etxebarriak; mugikortasun plana izango du lehen zereginetako bat. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Rocio Vitero, EH Bilduren Gasteizko alkategaia: "Gobernua baino proaktiboagoak izan gara arlo askotan". Akordioak lortzeko "marra gorririk" ez dutela dio EH Bilduren hautagaiak, batez ere "jendearen beharrei" erantzunak emateko baldin badira. Alkatetza eskuratzeko aukera ikusten du Viterok. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Garbiñe Ruiz, Elkarrekin Podemosen Gasteizko alkategaia: "Indartsu egon behar gara udalean, bertan eragiteko". Publikotasunaren aldeko apustua jarri du erdigunean ezkerreko koalizioak. Ruizen esanetan, zenbakiek gobernatzeko aukera ematen ez badute ere, "ezkerreko politiketan eragiten" jarraituko dute. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Sarrera: Kanpainaren unerik erabakigarriena. Ebrotik behera ur ederrak baino ur uherrak izan dira nagusi. Ebrotik gora, gardenxeago. kanpainak unerik erabakigarriena bizi du. udalerri askotan EAJ eta EH Bilduren arteko lehia oso estu dator. Txema Ramirezen analisia.
- Hamaika Saltsa:
- Perlata, musika taldea: "Aurre egiteko modu bat da kuirpunka, espazio aske bat". Ostiralean, M-Fest jaialdian, Jimmy Jazz astinduko du Arrasateko taldeak. Ibilbideaz, kuirpunkaz, azken fitxajeaz, autoekoizpenaz, etorkizunaz eta "behin eta berriz" erantzun beharreko galderez mintzatu dira. Mikel Buruagaren elkarrizketa.
- Kultura. Kaldearte: Bertako zein nazioarteko 35 konpainiak parte hartuko dute Kaldearteko XVII. edizioan. Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa jauregia bezalako agertoki berriak izango dira aurten.
- Perlata, musika taldea: "Aurre egiteko modu bat da kuirpunka, espazio aske bat". Ostiralean, M-Fest jaialdian, Jimmy Jazz astinduko du Arrasateko taldeak. Ibilbideaz, kuirpunkaz, azken fitxajeaz, autoekoizpenaz, etorkizunaz eta "behin eta berriz" erantzun beharreko galderez mintzatu dira. Mikel Buruagaren elkarrizketa.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Irati Marañon, Eskerrik asko, Joan Mari
- Gutuna: Eskolarako bide seguruak? Abusu polizialak stop!, Hafsa Tahir eta Aitor Alustiza Nazabal (Ramon Bajo guraso elkartea)
- Zozketak: Yvonne Walter 4tet-en kontzertua eta Eclipse total antzezlana
- Euskararen Agenda: maiatzaren 26tik ekainaren 1era
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Maiatzaren 26tik ekainaren 1era