"Lurraren defentsan", makroproiektuen aurkako olatua Gasteizen

Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 13:00

Euskal Herri osoko 5.000 pertsona inguru bildu dira larunbat honetan Gasteizen, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean deitutako manifestazioan.

Hauteskundeen atarian, larunbat honetan, maiatzaren 20an, Euskal Herriko herrialde guztietatik iritsitako 5.000 bat lagun abiatu dira 18:00etan San Anton plazatik, Euskal Herria Bizirik ekimenak deitutako manifestazio nazionalean. Bertan, "landa eremuari eta naturguneei eraso egiten dieten makroproiektuak gelditzea" exijitu dute.

Araba, Ipar Euskal Herria, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako kide banak eraman dute pankarta, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! mezuarekin, eta Arabako Lautadako nekazariek beren traktoreekin ireki diete bidea manifestariei. Mobilizazioaren barruan, performance ugari ikusi dira: elefante txuria, aerosorgailuak, heriotza, Arantxa Tapia, Iberdrolako ordezkariak dirua banatzen "jendartearen borondatea erosteko asmoz"... Pankarta nagusiaren atzean, tokian tokiko aldarrikapen ugari izan dira: zentral eoliko eta fotovoltaikoen, AHTaren eta erraustegien kontrakoak, bai eta negutegi industrialen zein animaliak hazteko ustiapen intentsiboko fabriken aurkakoak ere.

"Erabakiak pertsonengan jarriko dituzten politikak"

Foru Plazako amaiera ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala gogor kritikatu dute Euskal Herria Bizirik plataformako bozeramaileek, Josebe Blanco Antzuolako baserritarrak eta Labrazako alkate Begoña Martinez de Olkozek, Laponian Statkraft enpresaren makroproiektu eoliko baten aurka borrokan ari den Sami herri indigenaren Kontseiluko kide Eva Fjellheimekin batera.

"Megaproiektu uholde izugarria bizitzen ari gara, eremu naturalak industrializatu eta pribatizatzen dituztenak eta landa eremuak suntsitzen dituztenak. Administrazioek enpresa handien interesei lehentasuna ematen diete, megaproiektu horien garapena errazteko legeak onartuz, udalen eta kontzejuen erabaki ahalmena baliogabetuz", salatu dute.

Energiaren eta klima aldaketaren auziari buruz, "merkatuaren logikak produktuen eta energiaren kontsumo neurrigabe eta zorora" bultzatzen gaituela ohartarazi dute. "Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bezalako terminoek beren esanahia galtzen dute, gaur egungo krisi ekosoziala eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean", kritikatu dute. "Erabakiak pertsonengan jarriko dituzten politikak behar ditugu, eta ez kapitalaren interesetan oinarritutakoak".

Azkenik, "lurraldearen defentsan makroproiektuak geldiarazteko herriz herriko borrokak segitzeko eta elkarren artean sostengatzeko" dei egin dute. Dagoeneko 80 eragile ekologista, sozial eta politiko baino gehiago atxiki dira Euskal Herria Bizirik ekimenera.

Argazkiak HALA BEDIk argitaratu ditu eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri ditugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

ATXIKIMENDUEN ZERRENDA
Irakurri manifestua hemen

  • A Planeta
  • AAVV Hegoaldekoak (Gasteiz)
  • Aguraingo Uraska Elkartea
  • Aguraingo Uraska Elkartea
  • AHT Gelditu Elkarlana
  • AHTaren kontrako asanblada
  • AHTrik EZ Arabako Haranak
  • AHTrik EZ Lautada
  • Aiaraldeko Mendiak Bizirik
  • Aleka Haziak
  • Amalur Agurain
  • Amarauna gune autogestionatua
  • Andatza-Ezkeltzu Bizirik
  • Ara! Gorputz kooperatiba
  • Araba Bizirik
  • Arabako Basozainen Elkartea
  • Arabako Mendiak Aske
  • Arabako Pentsionistak Lanean
  • Aramaixo Bizirik
  • Aramaixoko talde feminista
  • Arratiandi kultur elkartea
  • Askapena
  • Aske Bizi Arratien
  • Asteriskes
  • Bake ekintza talde antimilitarista
  • Biolur
  • Bionekazaritza Araba
  • Bizibaratzea
  • CGT-LKN Nafarroa
  • CNT Gasteiz
  • EHKOlektiboa elkartea
  • EHNE
  • Ekintza Zuzena aldizkari libertarioa
  • Ekologistak Martxan
  • Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua
  • Emakumeok Gerraren Aurka
  • Enkarterrin Parke Eolikorik Ez
  • Erdiz Bizirik
  • ESK
  • Gasteiz Zero Zabor
  • Gasteizkoak talde antimilitarista
  • Gazte Koordinadora Sozialista
  • HerriBiltza
  • Herrizoma elikadura sarea
  • Hontza Natura Elkartea
  • Interkonexio Elektrikorik Ez!
  • Jauzi Ekosoziala
  • Judimendiko Auzo Elkartea
  • Kakitzat Koordinadora Antimilitarista
  • Karakate Bizirik
  • Kima Berdea
  • Kimua
  • Kontseilu Sozialista Gasteiz
  • La Banda del Abuelo musika taldea
  • LAB sindikatua
  • Lamingorriak Mendialdeko talde feminista
  • Landarlan Ingurumen Elkartea
  • Larramendiko Arnasa
  • Latsarri Gaztetxea
  • Macro Renovables No
  • Makatzak Arratiarrok Ekologistak
  • Manu Yanke Mendi Taldea
  • Mendialdea Music Festival Elkartea
  • Mendiandreak
  • Mugarik Gabe Araba
  • Mundubat Fundazioa
  • Mutriku Natur Taldea
  • Nafarroako AHT Gelditu
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
  • Orbain Kultur Elkartea
  • Osasun Publikoa Aurrera
  • OSTIA sarea
  • Politki Elkartea - Donostia
  • Proiektu honi ez
  • Sañu Bizirik
  • Sare Antifaxista
  • Saretuz Sarea
  • Satorralaia bizilagunen mugimendua
  • STEILAS sindikatua
  • Sustrai Fundazioa
  • Uhandre Amurrioko Baso Biziak
  • Uliako Auzo Elkartea
  • Zadorra Bizirik
  • Zumaiako Natur Taldea
Erlazionatuak

"Irabaziei begirako proiektuak daude mahai gainean"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 mai 18 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago