- Sakonean. Aginte makilak eskuratzeko azken txanpa. Arabako 253.326 herritar daude deituta maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan botoa ematera. Guztira, Trebiñuko udalerriak kontuan hartuta, 53 udalerritan banatuko dira hautes mahaiak, eta 229 alkategaien artean aukeratu beharko da. Hiru zerrendaburutik bi dira gizonak, eta bat bakarrik andrea. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Txema Pascual, okina: "Ogia aberaskumeen produktu bilakatzeko arriskua dugu". Ogiaren benetako balioa eta garrantzia nabarmentzeko lanean izan da azken urteetan Txema Pascual Artepanen lantaldean. Okindegi-gozotegiak 40 urte beteta, erronka berrietara eta merkatuaren eskakizunetara egokitzeko prestatzen ari dira, besteak beste, elikadura osasuntsuago bati begira. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Miguel Gutierrez-Garitano, esploratzailea eta idazlea: "Iraken, zaila zen jakitea gerra non hasi eta non bukatzen zen". Estatu Islamikoaren aurkako gerran jasotako testigantzetan oinarritu du idazleak Hay dragones liburua. Etnia eta erlijio gorrotoez beteriko herrialdea deskribatu du, Ekialde Hurbileko anabasa ulertezinean. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Txema Pascual, okina: "Ogia aberaskumeen produktu bilakatzeko arriskua dugu". Ogiaren benetako balioa eta garrantzia nabarmentzeko lanean izan da azken urteetan Txema Pascual Artepanen lantaldean. Okindegi-gozotegiak 40 urte beteta, erronka berrietara eta merkatuaren eskakizunetara egokitzeko prestatzen ari dira, besteak beste, elikadura osasuntsuago bati begira. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Lehortea. Zimelduta etorri da udaberria: Lehortearekin batera, lehen murriztapenak etorri dira. Diputazioak kezka agertu du abeltzaintzarekin, eta Arabako Errioxan igerilekuen kontrola areagotuko dute, konpondu gabeko ur isuriak direla eta.
- Ekonomia. Eolikoak, Gatz Haranaren aurrean: Gesaltza Añanako gatzagatik lau kilometrora, miru gorrien eta arrano beltzaren ingurune preziatu batean, proiektatu du Euskal Haizie S.L. enpresak zortzi aerosorgailuen parke eolikoa, Cantoblanco mendian.
- Gardelegi. Zigor espedientea abiatu du Lakuak: Beste behin, Gardelegiko zabortegiaren kudeaketan arau-hausteak atzeman ditu Jaurlaritzaren ikuskaritzak. Ondorioz, Gasteizko Udalaren kontrako zigor espedientea martxan jarri dute, ALEAk jakin duenez.
- Hezkuntza. Araudian amore eman du EHUk: Garun-paralisia duen Noelia Da Costa ikasleak laguntzarik gabe amaitu beharko ditu ikasketak, baina hurrengo ikasturterako araudia aldatuko duela ziurtatu du EHUk, laguntza espezializatua bermatzeko.
- Lehortea. Zimelduta etorri da udaberria: Lehortearekin batera, lehen murriztapenak etorri dira. Diputazioak kezka agertu du abeltzaintzarekin, eta Arabako Errioxan igerilekuen kontrola areagotuko dute, konpondu gabeko ur isuriak direla eta.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Edu Zelaieta, Geroak
- Sarean: #Arma
- Iruditan: Normalizazioan, enegarren oztopoa
- Zinema: Iker Zabala, Cocaine Bear
- Zozketak: Las aves antzezlanerako sarrerak eta (H)aingura liburua
- Euskararen Agenda: maiatzaren 12tik 18ra
Aste honetako
EUSKARAREN AGENDA
Maiatzaren 13tik 18ra