Izerdi askoren ostean, iritsi da apirilaren 21a, ostirala: 20.000 especies de abejas Estibaliz Urresola Solaguren (Laudio, 1984) zinemagilearen opera primaren estreinaldiaren eguna. Araban, oraingoz, hiru zinema aretotan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera: Florida, Boulevard eta Gorbeia.
Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez filmatutako pelikulak Coco neska transexualaren istorioa kontatzen du. Besteak beste, Sofia Otero, Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cozar, Miguel Garces, Unax Hayden eta Andere Garabieta aktoreek parte hartu dute, eta lantalde artistiko zein teknikoa ia soilik emakumeek osatu dute.
Lehenengo egunetan, honako ordutegietan gozatu ahal izango da euskal zinemagintzaren harribitxi berri honekin:
- Florida Zinemak (Gasteiz):
- Ostiralean: 17:00 / 18:45 / 19:30 / 21:15
- Larunbatean: 11:30 / 17:00 / 18:45 / 19:30 / 21:15
- Igandean: 11:30 / 17:00 / 18:45 / 19:30 / 21:15
- Astelehenean: 17:00 / 20:00
- Yelmo Boulevard Zinemak (Gasteiz):
- Ostiralean: 17:05 / 19:45 / 22:25
- Larunbatean: 17:05 / 19:45 / 22:25
- Igandean: 17:05 / 19:45 / 22:25
- Astelehenean: 19:45 / 22:25
- Gorbeia Zinemak (Etxabarri-Ibiña):
- Ostiralean: 17:00 / 19:35 / 22:10
- Larunbatean: 16:45 / 19:25 / 22:00
- Igandean: 11:45 / 16:00 / 18:00 / 20:30
- Astelehenean: 17:00 / 19:35