Saretzen

Immigrazioa aztergai, Saretzen proiektuaren bigarren atalean

Erredakzioa 2023ko api. 5a, 09:02

Immigrazioaren inguruan egin da azterketa Saretzen proiektuaren barruan. ALEA

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dute beste behin Saretzen proiektuaren baitan. Oraingoan, Hego Euskal Herriko immigrazioa izango du aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak, eta, horretarako, 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu dituzte EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean.

Arabako udalerrietako etorkinen datuak aztertu ditugu ALEAn: zenbat dira, nondik datoz, non bizi dira... Zenbakiak eta portzentajeak emateaz gain, arabar berrien errealitatea hurbiletik ezagutzeko haietako batzuekin hitz egin dugu. Ikerketa-lan hau egiteko Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2002tik 2021era atzerritik etorritako pertsonen inguruan argitaratutako datuak erabili dira.

Elkarlana

Datu kazetaritza, elkarregaz eta elkarlanean EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak 2022an jarri zuten abian Saretzen proiektua, elkarregaz datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko.

Lehen argitalpenean, 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu zituzten EITBko eta TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago