Aurrerapena

Arabako immigrazioa aztergai aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko mar. 30a, 09:30

ALEAren 363. zenbakian, Arabara azken hamarkadan etorri diren lagunen jatorriaren azterketa, Saretzen proiektuaren barruan. Horrez gain, elkarrizketak Nazar Mudasir Dani artzainarekin, Nefer Cruz etxeko langilearekin eta Xabier Aierdi soziologoarekin.

  • Sakonean. Ehun herrialde Arabako zortzikoan. Arabara azken hamarkadan etorri diren lagunen jatorriaren azterketa egin du ALEAk, Saretzen proiektuaren barruan. Inoizko handiena da arabarren jatorri aniztasuna, baina Kolonbiako eta Marokoko komunitateak nabarmentzen dira herrialdean, kuadrilla bakoitzaren berezitasunak gorabehera. Estitxu Ugarteren erreportajea, Aritz Martinez de Lunaren grafikoekin.
  • Elkarrizketak:
    • Nazar Mudasir Dani, artzaina: "Ez dut amore emango artaldea izateko nire ametsa bete arte". Garai batean artalde propioa izan zuen arren, orain Raul Rituertok eta Nerea Ruiz de Azuak Azazetan duten artaldea zaintzen du Mudasirrek. Pakistanen ohikoak diren bufalo emeak hezi nahiko lituzke etorkizunean. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Nefer Cruz, etxeko langilea: "Ez dugu eskubiderik nekatuta egoteko, ez protesta egiteko...". 2017tik menpekotasuna duten adinekoak zaintzen izan da Nefer Cruz, etxeko langile modura, eta joan den urtetik Gasteizen; haien lana ez dela aintzat hartzen nabarmendu du, eta hobekuntzak eskatu ditu. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Xabier Aierdi Urraza, soziologoa: "Immigrazioak ekonomikoki ekarpen ikaragarria egiten du". Saretzen proiektuaren bigarren atal honetan migrazioari buruz eta Hego Euskal Herrian immigrazioak duen eragina aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin batera. Migrazioarekiko irudia "lasaitu" egin dela esan du, eta immigrazioaren onarpen handia dagoela gure gizartean. Testua eta argazkiak: Geuria.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Arartekoaren gomendioak. Guardiak eta Añanak, paso: Añanako eta Guardiako udalak, eta Aretxabaleta eta Zuhatzuko batzar administratiboak modu ofizialean ohartarazi ditu EAEko Arartekoak, eta "etengabeko lankidetza falta" leporatu die.

    • Turismoa. Euskal Harrian murgiltzeko: Ohiko turismo aukerei proposamen berriak gehitu zaizkie orain, eta Aste Santuak aukera eman dezake horiek bisitatzeko. Bibat, katedral zaharra edo Kuartangoko parke megalitikoa dira aukeretako batzuk.

    • Gasteiz Antzokia. Lazarraga izango da lemazaina: Lazarraga Kultur Elkarteak 2026ko abenduaren 31ra arte garatuko du "laster" ateak irekiko dituen Izaskun Arrue Kulturgune berriaren euskarazko hedapen, sustapen, sorkuntza eta aisialdi proiektu kulturala.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Aintzane Urrutia, Funtziona
    • Gutuna: Koldo Alzola, Urrutiko patatak hamalau
    • Sarean: #Dispertsioa
    • Sexualitatea: Emaize, Larrua jo
    • Zozketak: Iturrieta sagardotegia, Parral taberna eta Gorbeia zinemak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 31tik apirilaren 13ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago